EU Kids Online II

EU Kids Online II (2009-2011) Europako haur eta gurasoen

online erabilera-, arrisku- eta segurtasun-esperientziak

aztertzeko ikerketa-proiektua da. 

 

London School of Economics and Political Science-eko Sonia Livingstone Katedradunak eta Leslie Haddon Doktoreak koordinatuta, hauxe da EU Kids Online sareko bigarren proiektua, multinazionala den kudeaketa-talde bat barne daukana, baita nazioarteko aholkularitza batzorde bat eta 20 herrialde baino gehiagoko ikerketa talde desberdinak. 

Helburuak

Proiektuaren helburua da Europako haurrek eta gurasoek Interneten dituzten esperientziak arriskuei eta segurtasunari dagokionean hobeto ezagutzea, haurrentzat seguruagoa den online ingurune bat sustatzeko. Proiektuaren helburuak 2008ko Safer Internet Plus Programme-eko 3.2 ekintzarekin (Ezagutzaren oinarriak sendotu) bat datoz.

Ezagutzaren oinarriak hobetzea esaten dugunean, hauxe aditzera eman nahi dugu:

  • Ondorio berriak, garrantzitsuak, sendoak eta konparagarriak lortu online arriskuei buruz Europako haurren artean.
  • Aditzera eman haurren artean zeintzuk dauden bereziki arriskuan eta zergatik, ahulezi faktoreak aztertuz (bai gizabanako mailan, bai herrialde mailan).
  • Gurasoen bitartekaritzaren eta sentsibilizazio estrategien funtzionamendua eta eraginkortasuna aztertzea, baita haurren erantzunak arriskuen aurrean.

Helburu zehatzak:

  • Inkesta-instrumentu sendo eta sakona diseinatzea, egokia dena haurren online-esperientziak identifikatzeko: sarbideak, erabilerak, arriskuen izaera, horiei aurre egiteko ahalmena, eta segurtasunarekiko sentsibilizazio maila. 
  • Inkesta-instrumentu sendo eta sakona diseinatzea, egokia dena gurasoen esperientziak, portaerak eta kezkak ezagutzeko haien seme-alaben Interneten erabilerarekiko.
  • Inkesta modu fidagarrian eta etikoan kudeatzea nazioarteko 9-16 urteko haurren eta beraien gurasoen laginen artean.
  • Emaitzak sistematikoki aztertu ondorio nagusiak eta portaera konplexuagoak antzemateko.
  • Aurkikuntzak modu egokian zabaltzea eragile guztien artean, bai estatu mailan, bai Europa eta nazioarteko mailan.
  • Giltza diren gomendioak identifikatu eta zabaldu Europan segurtasun-kontzientzazio ekimenak garatu ahal izateko.
  • Edozein informazio eta metodologi hutsuneak identifikatu etorkizuneko ikerketetan horiek kontuan hartu ahal izateko.
  • EU Kids Online sareak sortutako ezagutzei etekina atera, ikusgarritasuna eman eta hobetu.

Herrialde parte-hartzaileak

Ondorengo herrialdeetako ikertaldeak parte hartzen dute EU Kids Online II sarean: Austria, Belgika, Bulgaria, Zipre, Txekiar Errepublika, Danimarka, Estonia, Finlandia, Frantzia, Alemania, Grezia, Hungaria, Irlanda, Italia, Lituania, Herbehereak, Norvegia, Polonia, Portugal, Errumania, Eslovenia, Espainia, Suedia, Turkia eta Erresuma Batua.

Metodologia

EU Kids Online II zortzi lan taldetan antolatuta dago, proiektuaren helburuak oinarritzat hartuta:

  • GT1. Proiektuaren kudeaketa eta ebaluazioa: lanaren gidapen eta amaiera eraginkorra bermatzen du hiru faseen bitartez (plangintza, kudeaketa eta ebaluazioa).
  • GT2. Proiektuaren diseinua: haur eta gurasoentzako inkesta tresna sendo bat diseinatuko du, baita lagin egoki bat ere.
  • GT3. Datu-bilketa: Inkestaren kudeaketa eta landa-lanaren amaiera gainbegiratuko du.
  • GT4. Datuen aurkezpena: datuak gurutzatzea eta emaitza nagusiak aurkeztea.
  • GT5. Hipotesien analisi estatistikoa: hipotesien azterketa zehatza garatuko du, aldagaien arteko harremanak aztertuz.
  • GT6. Herrialdeen arteko konparaketak: herrialdeen arteko berdintasunen eta desberdintasunen interpretazioan eta testuinguruan arreta jarriko du.
  • GT7. Gomendioak: sentsibilizazio eta segurtasun ekimenak eta etorkizuneko ikerketak gidatzea du helburu.
  • GT8. Proiektuaren emaitzak zabaltzea: EU Kids Online-en ekarpena bultzatzen du eta emaitzak zabaltzen ditu.

Txostenak

EU Kids Online II proektuaren behin-betiko txostena

EU Kids Online-en inkestaren emaitza guztiak eta politika inplikazioak Europako 25 herrialdetan.

Deskargatu

EU Kids Online II proiektuaren emaitzak Espainian

EU Kids Online ikerketa proiektuaren emaitzak Espainian. 

Deskargatu