Garazi Ormazabal Arizkorreta

Irudia

Doktore aurreko ikertzailea da UPV/EHUn, Hezkuntza Berrikuntzaren arloan. Bere doktoretza tesia EAEko Eskola Txikietan kokatzen da. Zehazki, eskola hauetan jarraitzen dituzten gako pedagogikoak aztertzen ari da. Metodologia berritzaileak, ikasleen ahalduntzea eta haurrekin burututako ikerketak dira bere interes-ildoak. Bere lan-ibilbidean, hezkuntza formalean, Lehen Hezkuntzako irakasle gisa, zein hezkuntza ez formalean, aisialdiko begirale gisa izandako esperientzia nabarmentzen da.