QUIENES SOMOS

EU Kids Online

Irudia

Haur eta nerabeen eta IKTen azterketan erreferentziazko ikerketa-taldea gara, EU Kids Online sarearen kideak garela. Europako 34 herrialdetako ehun aditu edota ikertzaile baino gehiago biltzen du nazioarteko sare honek, haurrek interneten aurkitzen dituzten aukerei, arriskuei eta segurtasunari buruz kalitate handiko ebidentziak sortzeko lan egiten duela. Sare honen eragina eta ospea 15 urte baino gehiagoko ikerketa-jarduerako gure esperientziaren oinarritzen da.

Gure txostenek eragin handia izan dute Europar Batasunean interneteko segurtasun-politiken garapenean, eta, estatu mailan, baliabide digitalak segurtasunez erabiltzen laguntzen dugu, erakundeetako eragileei aholkularitza emanez eta modu egiatian eta kontrastatuan aztertuz haurrak eta nerabeak nabigatzen ari diren testuinguru digitala..

2013az geroztik, Eusko Jaurlaritzak (IT1416-19) eta EHUk (GIU22/08) aitortutako ikerketa-talde finkatua gara. Gure lanak erakunde publikoek (Ekonomia, Industria eta Lehiakortasun Ministerioa; Eusko Jaurlaritza; INCIBE-Zibersegurtasuneko Institutu Nazionala; Europako Batzordea) eta hirugarren sektoreko eragileek (UNICEF) finantzatzen edo finantzatu dituzte.