Iñaki Karrera

Donostiako Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko irakasle agregatua da, eta Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako graduko titulazioetan eta hezkuntzarekin lotutako graduondoko hainbat ikasturtetan irakasten du. 2015etik da taldeko kide, eta bi ikerketa-seiurteko ditu. Europako (Horizon 2020; Grundtvig 2010) zein estatuko (I+G+b 2017, 2015, 2011, 2010) proiektuetan parte hartu du, bai eta autonomia mailako (EAE) eta/edo unibertsitate mailako (UPV/EHU) beste ikerketa batzuetan ere. Ikerketa-ildoak ikastetxeetako hezkuntza-inklusioarekin, inklusio digitalarekin, gizarte-desberdintasunekin eta berrikuntza pedagogikoarekin lotutako gaien ingurukoak dira.