Maitane Basasoro

Irudia

Didaktika eta Eskola Antolakuntza Saileko kidea Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Hezkuntza eta Kirol Fakultatean. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako Graduetan irakaslea da, baita Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako Irakasleen Prestakuntzako Masterrean ere.

Bere ekarpenek demokrazia eta justizia soziala hezkuntzan, ikasleen parte-hartzea eta pedagogia kritikoa dute ardatz. Justizia Sozialerako Hezkuntza UNESCO Katedraren barruan garatzen den La Democracia en las Escuelas como Fundamento de una Educación para la Justicia Social (EDU2017-82688-P) ikerketa proiektuan parte-hartu du, baita Safer Internet Center Spain 2.0 izeneko 2020-ES-IA-0031 ekintzarako Estudio estatal de las competencias digitales y los hábitos de uso del profesorado de Primaria ikerketa proiektuan ere.