ponentes_Eurosotl

Hizlari gonbidatuak

Irudia

Mònica Feixas

Mònica Feixas doktorea Universitat Autònoma de Barcelona-ko (UAB) Irakasle titularra da Pedagogia Aplikatuko Departamentuan. Pedagogian lizentziatua da, Hezkuntzaren Administrazioko Master titulua du Columbia Unibertsitateko Teachers College-n lortua (AEB) eta bere doktoradutza UABn egin zuen Hezkuntza Zientzietan. Graduko eta graduondoko eskolak eman ditu 18 urte baino gehiagoz, irakasleen hasierako formakuntza eta formakuntza etengabean. Erakundearen Garapenerako Taldearen (EDO ) kide sortzailea da. 2014. urtean Suitzara aldatu zen bere familiarekin. St. Gallen Unibertsitateko Institut für Wirtschaftspädagogik-ean ikerlari postu bat betetzen du, eta gaur egun arduraldi partzialeko lana egiten du Pädagogische Hochschule Zürich-eko Center of Teaching and Learning in Higher Education-en. Espainiako, Latinoamerikako eta Suitzako hainbat unibertsitateko irakasleen formakuntzarako unitateekin elkarlanean aritzen da, ikerketa proiektuetan eta aholkularitza pedagogikoa eskaintzen. Bere ikerketa interesak dira irakaskuntza eta ikaskuntza kulturak goi mailako hezkuntzan, unibertsitateko irakasleen formazio pedagogikoa eta ikasitakoaren transferentzia.

 

Irudia

Peter Felten

Peter Felten Historiako irakaslea da, Irakaskuntza-Ikaskuntzaren Errektoreordea eta Ikaskuntza Engaiaturako Zentroaren zuzendari exekutiboa Elon Unibertsitatean. Bere ikerkuntza gaur egun, gizakien arteko harremanen eraginean eta Graduko hezkuntzako pertsonen eta instituzioen eraldaketan ardazten da. Bere argitalpenen artean, aipagarriak dira “The Undergraduate Experience: Focusing Institutions on What Matters Most” (Jossey-Bass, 2016); “Transforming Students: Fulfilling the Promise of Higher Education” (Johns Hopkins University Press, 2014); “Engaging Students as Partners in Learning and Teaching” (Jossey-Bass, 2014); “Transformative Conversations” (Jossey-Bass, 2013), aleak, zeinetan autoreeetako bat izan den, eta Intersectionality in Action (Stylus, 2016) liburua, zeinaren ko-editore izan den. “International Society for Teaching and Learning” erakundearen lehendakari lanak egin ditu (2016-2017), eta baita ere POD Network erakundean (2010-11), Estatu Batuetako unibertsitateko irakasleen formatzaileen elkargo profesionalean. “International Journal for Academic Development” aldizkariaren ko-editorea da, eta Gardner Institute, Estatu Batuetan goi mailako hezkuntzan ekitatearen alde egiten duen fundazioaren kidea.

 

Irudia

Katarina Mårtensson

Katarina Mårtensson doktorea irakaslea eta irakasleen formatzailea da Lundeko Unibertsitatean (Suedia). Bere lana zera da: garapen instituzionala sustatzea garapen akademikoaren bitartez, ikaskuntza-irakaskuntzaren azterketa akademikoa eta lidergoaren garapena. Bere ikerkuntza eta jarduera akademikoa bereziki honetan gauzatzen ditu: sare sozialak, mikro-kultura akademikoak, akademian ematen diren harremanak eta lidergoa. Bere Doktorego Tesia 2014an argitaratu zuen izenburu honekin: “Influencing teaching and learning microcultures: Academic development in a research-intensive university”. ISSOTLen buru-kide izan da, Ikaskuntza-irakaskuntzaren azterketa eta garapenerako nazioarteko elkartearena, eta IJAD, International Journal for Academic Development aldizkariaren ko-editorea 2013tik 2016ra.

 

Irudia

Torgny Roxå

Torgny Roxå, Lund Unibertsitateko (Suedia) Ingeniaritza Fakultateko irakaslea da.. 30 urte daramatza garapen akademikoan lanean, Goi Hezkuntzako erakundeen kalitatearen kulturaren indartzean bereziki. Berak sortu zuen Lundeko lehen pedagogia eskola, ETP, duela 17 urte. Eskola hau inspirazio iturri izan da Suedian eta nazioarteko beste erakunde batzuetan. 25 urtez jardun du ingeniaritzako irakasleei prestakuntza ematen. Gaur egun, ETPan bizitako esperientzietatik abiatuta, kalitatearen bermeko sistema bat ezartzen ari da. Bere ikerkuntza Goi Hezkuntzako erakundeen prestakuntza kulturan aldaketa estrategikoan ardaztu du, sare eta mikrokulturetan bereziki. Halaber, Hezkuntza Lidergoko Akademiko Goren izendatu dute Canadako McMaster Unibertsitatean.

 

Irudia

Anja Pawelleck

Anja Pawelleck Zurich-eko Unibertsitateko irakaskuntza-ikaskuntzarako etengabeko formakuntzaren arduraduna da. Berak garatu, ezarri eta zuzendu zituen pertsonal akademikoaren garapen profesionalerako hainbat programa. Bereziki garatu ditu loturak indartzen dituzten Ikerkuntzan oinarritutako irakaskuntza-ikaskuntza (RBTL) eta irakaskuntza-ikaskuntzaren ikuspegi akademikoa (SoTL)

Bere intereseko gaiak da gaitasun akademikoen garapenerako ikuspuntu holistikoa, irakaslegoaren rol eta ardura guztiak kontuan hartzen dituena.

Irudia

Oscar Jerez

Psikologia eta hezkuntzako doktorea. Hainbat unibertsitate eta goi hezkuntzako erakunderen aholkulari eta kontsultorea. 36 irakaskuntza eta ikaskuntza gune baino gehiagoren sortzaile kide Iberoamerikan eta Afrikan. Lan ildoak ditu berrikuntza, irakaskuntza garapena eta kalitatearen gestio eta aholkularitza.  Gaur egun karguotan da: Txileko unibertsitatearen Ekonomia eta Negozioen fakultateko irakaskuntza eta ikaskuntza guneko zuzendaria; goi hezkuntzarako prestakuntza programako zuzendari akademikoa (FES); eta, Txileko unibertsitatean, doktoregoko ikasleen unibertsitate irakaskuntzarako prestakuntza programaren koordinatzailea.

 

Irudia

Araceli Adam

Catalunyako Unibertsitate Politeknikoko (UPC) kudeaketa arduraduna da. Bere lanaren bitartez 1997az geroztik Hezkuntza Zientzien Institutuari (ICE) babesa eman dio. ICEk unibertsitateko irakaskuntzaren kalitatea hobetze aldera lan egiten du, prestakuntza emanez eta irakaskuntzaren hobekuntza sustatuz. 2007tik Estatuko Unibertsitate-Irakaskuntzako Sarearen (RED-U) kide da, International Consortium for Educational Development-en (ICED) barneratuta dagoena, sarearen idazkari gisa zuzendaritza-batzordean lan egin zuelarik.

Irudia

Javier Paricio

Zaragozako Unibertsitateko irakasle titularra. Artearen Historian lizentziaduna eta Filosofia eta Letretan doktorea Europako goi mailako hezkuntzaren kalitate sistemen azterlan erkatu bati buruzko tesi baten bidez. Irakaskuntzaren Berrikuntzarako errektorearen albokoa izan da (errektoreordearen pareko), unibertsitate honetako titulazioen kalitatearen arduraduna eta Hezkuntza Zientzien Institutuko –Zaragozako Unibertsitateko irakasleen irakaskuntzaren prestakuntzaz eta berrikuntzaz arduratzen den zentroa– zuzendaria. Unibertsitate Irakaskuntzako Estatuko Sareko (RED-U) zuzendaritza batzordeko kidea. Gonbidatutako hizlaria unibertsitateko irakaskuntza hizpide izandako ehundik gorako nazioko eta nazioarteko biltzarretan. Hogeita lau argitalpen ditu (artikuluak, liburuak, liburuetako kapituluak) unibertsitateko irakaskuntzarekin eta irakasleen prestakuntzarekin lotutako gaien gainean. RED-Uk bultzatutako “Marco de desarrollo profesional docente del profesorado universitario” izeneko proiektuaren ikertzaile nagusia dugu”.

 

Irudia

Idoia Fernández

Idoia Fernández Fernández Hezkuntza Zientzietan doktorea da (1993), eta Hezkuntzaren Teoria eta Historia Saileko irakasle titularra. Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolan eta Donostiako Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean irakasten du. 30 artikulu zientifikoren, 4 libururen eta 35 liburu kapitulu baino gehiagoren egilekidea da. Euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta italieraz argiratu ditu lanak. Era berean, zenbait berrikuntza, garapen eta ikerketa proiekturen buru izan da goi mailako hezkuntzako irakaskuntzaren eta ikaskuntzaren arloan, eta nazioarteko tesi bat zuzendu du arlo horretan; 2011az geroztik, UPV/EHUk aitortutako IkasGura: hezkuntza aldaketa unibertsitatean taldeko ikertzaile nagusia da. Irakasle bisitari gisa egonaldiak egin ditu honako unibertsitate hauetan: University of Nevada (Reno, AEB), Swinburne University of Technology (Melbourne, Australia) eta Macquarie University (Sydney, Australia). 2010tik 2017ra, UPV/EHUko Hezkuntzarako Laguntza Zerbitzuko (HELAZ) zuzendaria da. Unibertsitate Irakaskuntzako Estatuko Sareko (REDU) zuzendaritza batzordeko kidea da. International Society for the Scholarship of Teaching and Learning (ISSOLT) elkarteko Europarako lehendakariordea izan zen 2016-2017 aldirako. Eta 2017tik EHUko Berrikuntzaren, Gizarte eta Kulturgintzaren arloko errektoreordea da.