Cultivando el SoTL en diferentes entornos

SoTL ingurune ezberdinetan lantzen: hazietatik basoetara

Mahai ingurua

Koordinatzailea: Torgny Roxå

Parte hartzaileak: Araceli Adam, Óscar Jerez, Katarina Mårtensson eta Anja Pawelleck

Testuinguru desberdinak, berez, desberdin egokitzen dira. Narratiba desberdina izaten da toki baten eta beste baten artean, garai baten eta beste baten artean. Mahai inguru honetan, hizlariek azalduko dute nola aurkezten, ereiten eta bultzatzen duten SoTL zenbait herrialdetan, azkenik ernatu eta loratu dadin, praktika ingurune edo komunitate aberastuak sortze aldera.

Parte hartzaileei galdera sorta bat egingo zaie, beren ikuspuntua ezagutaraz dezaten SoTLren terminologiari, denborari, aurrerapenei, bilakaerari, eragileei, mugimenduari eta zabalpenari buruz.