Komunikazio formatuak

Ahozko komunikazioak

Ahozko komunikazioak komunikazio laburrak izango dira. Hizlariak 10 minutuko denbora izango du bere aurkezpenerako eta ondoren 8 minutuko saio bat irekiko da galdera-erantzunetarako. Gelan koordinatzaile bat egongo da denboraren kontrola eramateko eta sor daitezkeen arazo teknikoei aurre egiten laguntzeko.

Ahozko azalpenari laguntzeko euskarria (ppt, prezi,…) ingelesez idatzita egon beharko da. Hizlariak aldiz, bere hizkuntza erabili ahal izango du. Bertan direnek bere galderak egiteko beren hizkuntza edo ingelesa erabili ahal izango dute. Ez da aldibereko itzulpen zerbitzurik egongo, beraz, bertaratuen eta gelako koordinatzaileen laguntza baliatuko da elkarrekin komunikatzeko.

 

 

Posterrak

Poster erakusketarako prestatuko diren posterrek orientazio bertikala izan beharko dute, eta gehienezko neurria 80 x 120 cm-koa izango da. Posterraren hizkuntza egileek aukera dezakete, baina ingelesez egitea da antolakuntza batzordearen gomendioa.

Posterrok bata bestearen alboan dauden hiru gelatan egongo dira ipinita. Egileari adieraziko zaio zein gelatan ipini behar duen bere lana, eta ekainaren 12tik aurrera jarri ahal izango du, kongresua amaitzean jasotzeko. Lana aurkezten duen pertsona bat posterraren alboan egon beharko da saioak iraun bitartean (ekainaren 13an 15:30-16:45 bitartean), interesatuta hurbiltzen direnei azalpenak eman ahal izateko.