Eduki publikatzailea

"Jotalariak" Galiziako jota ikastaroa Bilbon

Kokapena

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3 - 48009, Bilbao (Bizkaia)

Data

Hasiera: 2015/02/07 17:00
Amaiera: 2015/02/07 20:00

Irudia

Jota edo fandangoa maite dugu… eta gure jotazaletasuna gure ingurukoekin partekatzeko ahaleginak egiten ditugu aukera dugunean. Oraingoan, Jotalariak ekimena proposatu nahi dizuegu: tarteka marteka, larunbat arratsalde batean, inguruetako jotalariekin dantzatu, ikasteko eta batez ere, gozatzeko gune bat.

Aiko taldearen lankidegoarekin, uratarrilean, Asturiaseko Vezos Astures taldeko Raquel, Rosa, Cesar eta Jesusek ikastaro eder bat eskeini ziguten Jotalariak ekimena martxan jartzeko, bertako dantzak eta musika ederraz ondo pasatu eta dantzan (eta kantuan) gozatu genuen. Esperientzia bikaina.

Otsailaren 7an, Galiziako Sergio Cobos datorkigu bere dantzakera partekatzera, erakustera, zabaltzera... Artista handia da Sergio, dantza maisu moduan eta musikari moduan ere. Hainbat taldetako dantzari eta dantza maisua izan da, eta musikari moduan, gauza bera, grabaketak eta emanaldiak eten gabe hor, han eta hemen. Gure aspaldiko laguna da eta plazer eta ohore bat da Bilbon aurkeztea.

Martxoaren 7an, Salamankako dantza tradizionalaren txanda izango da, Agustín García Hernández danbolin-jole tradizionalaren eta Salamankako Contrarronda Kultur Elkarteko kideen eskutik.

Gu denok ere, jotalariak garelako… A la jota matxin!!

Izena emateko:

20€ sartu ikaslearen izen abizenak jarriz Kutxabanken honako kontu zenbakian: 2095 0233 10 9111124099

Plaza mugatuak