Euskal Hizkuntzalaritza eta Filologia

Aurkezpena

Master hau eskuraturik ikasleak doktoretza-tesia egiteko aukera du.

Ikerketa master honetan 60 kreditu eskuratu beharko ditu ikasleak: 42 ikastaroen bidez eta 18 Master Amaierako Lanaren bidez.

Masterrak bost adar edo ikerketa-lerro eskaintzen ditu:

- Hizkuntzalaritza diakronikoa eta euskal filologia

- Euskal gramatika

- Euskal dialektologia

- Euskal hizkuntzalaritza aplikatua

- Euskal literatura

Ikerketa-lerro bakoitzeko, oinarrizko bi ikastaro, ikastaro aitzinatu bat eta mintegi bat eskaintzen dira, guztiak 3 kreditutakoak. Bost adarretako Oinarriak I ikastaroak nahitaezkoak dira (5 ikastaro x 3 ECTS = 15 kreditu); hortaz, gainerako 27 kredituak (9 ikasgai) bost ibilbideetako ikastaroetatik hauta ditzake ikasleak. Baina master tituluan espezializazio-aipamena lortzeko, espezializazioa osatzen duten hautazkoetatik gutxienez 18 kreditu (hots, 6 ikasgai) egin beharko ditu. Bi espezializazioak "Euskararen egituraren azterketa" (Hizkuntzalaritza Diakronikoa eta Euskal Filologia, Euskal Gramatika, eta Euskal Dialektologia biltzen dituena), eta "Euskararen gaitasunaren eta ekoizpenaren azterketa eta erabilerak" (Euskal Literatura eta Hizkuntzalaritza Aplikatua) dira.

Eskolak euskaraz ematen dira eta Gasteizko Letren Fakultatean izaten dira, irailetik abendura bitartean eta otsailetik martxora-apirilera bitartean, goiz eta arratsaldez. Bi urtean eginez gero ikastaroak goizean soilik ala arratsaldean soilik egin daitezke, urtero txandakatzen direlako.

Master honek honako irteera-profilera bideratzen du:

- Bertoko eta nazioarteko ikerketa-guneetako ikertzaile

- Irakasle

- Hizkuntz normalizazio eta plangintzako aditu

- Hizkuntzaren industrietan aditua: hizkuntz prozesamendua,

itzulpengintza, hizkuntz teknikaria, hedabideetako eta argitaletxeetako

aholkularitza

Kualifikazio-maila

Titulu honek Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruko (MECES) 3. maila du aitorturik; maila hori Kualifikazioen Europako Esparruko (EQF) 7. mailaren parekoa da, urtarrilaren 23ko 22/2015 Errege Dekretuak jasotzen duenez (BOE 2015/02/07).

Master hau ikerkuntza jardunera dago bideratuta, doktorego ikasketen aurreko urrats gisa