Euskara ikastaroen eta liberazioen deialdia (2019/2020)

2019-05-02

ITXITA

OHARRA: Kontuan izan Bizkaiko AZPko langileen kasuan, Leioako campusean bertan hizkuntza laborategia dagoela. Bertan edozein ikaslek egin dezake matrikula IVAPeko matrikula orriarekin, beste edozein euskaltegik bezala funtzionatzen duelako. 2019/2020 ikasturterako eskaintza ez dute oraindik zabalik, baina interesa izan ezkero aukera egongo da ikastaroa bertan egiteko administrazioko ordutegian. Interesa baduzu bertan ikasteko, deitu zure izena emateko eta datorren ikasturterako taldea sortu ezkero, campusean bertan ikasi ahal izango duzu, horrek suposatzen duen erosotasunarekin. Kontsultatu honako telefonora deituta: 946018184 (luzapena 8184).

DEIALDIA

Eskari orriak

Behin-behineko zerrendak

Erreklamazioak: maiatzaren 28 eta 29ean.

IVAPek jarritako mugak autoikaskuntza ikastaroetan:

  • Lanorduz kanpo onartutako eskarien %15 bakarrik onartu dira autoikaskuntzarako.

  • BERAZ, AUTOIKASKUNTZA ESKATU DUTEN LANGILEEK eta BAZTERTUAK IZAN DIRENAK, ERREKLAMAZIO EPEAN (maiatzak 28 eta 29ean), MODALITATEZ ALDATU NAHI BADUTE LANORDUZ KANPOKO IKASTAROETARA, ESKARI BERRIA BIDALI DIEZAGUTELA OHIKO BIDEAK ERABILIZ.

Behin-betiko zerrendak

Liberazioetatik kanpo utzitakoak

2019/2020 ikasturteko AZPkoentzako euskara ikastaroetatik kanpo geratu direnen zerrendak:

  • ordu kreditua agortu dutelako
  • IVAPek eskaera kopurua mugatua onartzen duenez, autoikaskuntza modalitatean ikasi ezin dutelako