Aktibatu

Euskal Herriko Unibertsitatean euskararen erabilera areagotzeko Aktibatu programa jarri da martxan. Horretarako hizkuntzarekin ditugun inertziak astinduz, hizkuntza-ohituren aldaketarako estrategiak garatuz, euskararekiko erantzunkizunaren eta jokabideen hausnarketa bultzatuz eta taldean batera lan eginez, euskara erabiltzeko testuinguru eta egoera berriak, abegikorragoak eta babestuagoak sortu nahi dira.

Programak ondorengo lan-ildoak ditu:

  • Hizkuntza ohituren aldaketarako estrategiak landu.
  • Euskararekiko erantzunkizunaren eta jokabidearen hausnarketa sustatu.
  • Eredu eta praktika egokiak ezagutzera eman eta partekatu.
  • Euskararen aktibazioan parte hartu nahi duten kideen sarea sortu.
  • Euskararen erabileraren diagnostikoa egin.

Beraz, euskararen aktibazioan lagundu dezakezula uste baduzu, zure Campusean antolatuko diren ekimenetan parte hartzera animatu zaitez. Aktibatu sarean parte hartu nahi baduzu, eman zure izena gure atarian, ez zara damutuko!!!