AZPidazki

Helburua:

AZPidazki, UPV/EHUko administrazioko langileei zein irakasle-ikertzaile orori, eguneroko administrazio-idazkiak sortzen laguntzea du helburu. Euskaraz egiten duzun edo egin nahi duzun lana erraztu nahi dizu, eta horrekin konfiantza eman zure jardunean euskaraz aritu zaitezen.

Ezaugarriak:

AZPidazki berriaren ezaugarri nagusia BILATZAILEA da, eta tresnaren erdialdean aurkituko duzu.

Bestetik, aditzen jokaera, datak eta orduak nola idatzi, zenbakiak nola idatzi eta Xuxen zuzentzaile ortografikoa aurkituko dituzu pantailaren behealdean.

Eta, azkenik, zabaltzen den menu bat. Aurreko lau atalez gain, deklinabidea, hiztegiak, itzulpen memoriak, materialak, zalantzetarako argitokia eta Sakontzeko atala, hainbat eredurekin.

AZPidazki tresna bizia da: denon laguntzarekin osatu da, eta aurrerantzean aberastu eta aldatzeko aukera emango duena.

Administrazioan ere euskaraz aritzeko aukerak badaude: zure ahalegin txiki batekin eta AZPidazkiren laguntzarekin, lortuko dugu..

AZPidazki aplikazio informatikoaren aurkezpen saioak: AURKEZPENAK BUKATUTA
NON EGUNA TOKIA GELA ORDUA
BILBO 2017/10/23
astelehena
Bilboko Ingeniaritza Eskola (II. eraikina)
Rafael Moreno "pitxitxi" ibilbidea
P6M1l 10:30-12:00
DONOSTIA 2017/10/24
asteartea
Barriola eraikina.
Elhuyar plaza, 1
Erabilera anitzeko gela 10:30-12:00
LEIOA 2017/10/25
asteazkena
Liburutegi nagusia Informatika gela (ikastaroak) 10:30-12:00
GASTEIZ 2017/10/31
asteartea
Elurretako eraikina AI3 gela 10:30-12:00

Aurkezpen saio hauetara AZPko eta IIPko kide guztiak gonbidatuta daude.

Antolakuntza egokia egiteko, izen-abizenak eta zein saiotara joan nahi duzun adierazi behar diguzu. Horretarako idatzi helbide elektroniko honetara: arrate.atxa@ehu.eus

Urriaren 2tik 11ra zabalik dago izena emateko epea.

ANIMATU ETA ERABILI!