Euskarazko C1 mailaren titulua aurkeztetik salbuesten duen ziurtagiria eskuratzeko prozedura

Euskal Herriko Unibertsitatean goi-mailako ikasketak euskaraz egiten dituen tituludun edo graduatuari C1 maila egiaztatzetik salbuesten duen ziurtagiria egingo zaio, Eusko Jaurlaritzako Apirilaren 3ko 47/2012 Dekretuak 6. eta 2. artikuluetan araututakoaren arabera.

Unibertsitateko ikasketak amaitu eta dekretuaren baldintzak betetzen baditu, espediente akademikoko azken orrialdea automatikoki agertuko zaio C1 mailaren titulua aurkeztetik salbuesten duen paragrafoa. Paragrafo hori da UPV/EHUren ziurtagiria.

Bestalde, Euskal Herriko Unibertsitateak Eusko Jaurlaritzaren Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratuari jakinaraziko dizkio, aldizka, C1 maila aurkeztetik salbuetsita dauden UPV/EHUko tituludun edo graduatuen zerrendak. Eusko Jaurlaritzaren Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratua Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren ekimenez sortutako doako zerbitzu publikoa da, eta interesdunak hortik eskuratu ahalko du ziurtagiria, NAN digitala edo IZENPE txartela erabiliz.

Espediente akademikoak jasotzen ez badu euskarazko C1 maila egiaztatzetik salbuetsita dagoela dioen paragrafoa.

Eusko Jaurlaritzaren dekretuko baldintzak betetzen baditu, baina espediente akademikoko azken orrialdean salbuespen-paragraforik agertzen ez bada, kasu horretan, posta elektronikoaren bidez (euskara-plangintza@ehu.eus), dokumentu hauek bidali behar ditu:

Espediente akademikoa aztertu ondoren, eta behin egiaztatuta baldintzak betetzen dituela, interesdunari behin-behineko ziurtagiria bidaliko dio Euskararen eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko Errektoreordetzak (PDF formatuan), eta horren berri emango dio Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratuari, salbuespen hori erregistratzeko.

Euskarazko C1 maila egiaztatzetik salbuesten duen ziurtagiria lortzeko baldintzak

Apirilaren 3ko 47/2012 Dekretuak ezarritako baldintzak bete beharko ditu eskatzaileak, baina gogoratu, bi oinarrizko baldintza hauek bete behar direla:

  • 2008ko apirilaren 16aren aurrerako unibertsitate-titulu ofiziala izatea.
  • Apirilaren 3ko 47/2012 Dekretuaren I. eta II. eranskinek zehazten dituzten kredituak euskaraz eginak izatea.