Doktorego-tesien ahozko defentsan C2 euskara-maila bermatzen duten ebaluazio irizpideak
Komunikazio-gaitasuna
-
Azalpenak, argudioak, iritziak eta ideiak argi eta zehatz eman ditu, ondo antolatuta eta egoki lotuta.
-
Galde-erantzunetan, argudioak eta arrazoibideak aise eman ditu, horretan mugarik erakutsi gabe.
-
Ideiak berrantolatzeko malgutasun handia agertu du.
Jarioa
-
Aurkezpenean nahiz galde-erantzunetan, jario handiz hitz egin du, erraz eta trebe.
-
Ez du duda-mudarik agertu hizketan.
-
Etenak behar bezala egin ditu, esaldien barruan nahiz esaldien artean.
-
Natural hitz egin du.
Lexikoa
-
Arloko lexikoa zuzen, egoki eta zehatz erabili du, bai eta lexiko arrunta ere.
-
Ideiak zehatz-mehatz adierazi ditu, beharrezko ñabardurak erantsiz.
-
Zailtasunak erraz saihestu ditu.
Zuzentasuna
-
Jardun zuzena izan du, akatsik gabea.
-
Erdararen interferentziarik ez zaio nabari izan.
-
Ahoskera eta intonazio egokiak eta naturalak izan ditu.