AZP Hobekuntza Ikastaroak 2021eko deialdia
2020-11-27
Euskararen eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko Errektoreordetzak argitaratu du 2021eko Hobekuntza Ikastaroen deialdia. Ikastaroak urtarril eta ekainaren bitartean emango dira, ostiralero, 08:00-10:00 arte.
Eskariak egiteko epea: azaroaren 30tik abenduaren 15era arte (biak barne)
2020-12-18
Euskararen eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko errektoreordetzak argitaratu ditu ikastaroetan parte hartzea eskatu dutenen onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrendak.
Erreklamazioetarako edota akatsak zuzentzeko epea hau da: abenduak 21, 22 eta 23. Erreklamazio eta akats zuzenketak UPV/EHUko erregistro orokorraren edo erregistro elektronikoaren bidez egin beharko dira.
Ikastaroetako taldeetan lekurik badago, abenduaren 21, 22 eta 23an eskaera berriak onartuko dira, nagusiaren baimenarekin eta erregistro orokorraren edo erregistro elektronikoaren bidez aurkeztuak.
Dokumentuak: