UPV/EHUko kontsultagunea

  • EHUskaratuak corpusa: Euskara Zerbitzuaren itzulpenen corpus eleaniztuna.
  • EHULKU: Euskarazko irakaskuntzan jarduteak sortzen dituen hizkuntza-zalantzei erantzuteko sareko aholkularitza-zerbitzua.
  • AZPidazki: AZPko langileei administrazio-agiriak euskaraz idazten laguntzeko "on line" sistema.
  • Ereduzko Prosa Gaur: Ereduzko egileen testu hautatuek osatutako corpusa; era askotara kontsultatzeko aukera eskaintzen dio euskara landua erabili nahi duen orori.
  • UPV/EHUko izendegia: UPV/EHUko ikastegien, sailen eta jakintza-arloen izenak biltzen ditu dokumentu honek. Bestalde, aurreko lotunean ("Bilaketak...") ere bila dezakezu nahi duzun izena. Izendegia 2004ko otsailaren 3ko Gobernu Kontseiluan onartu zen.
  • Gradu berrien euskarazko izenen zerrenda (pdf, 1,38 MB)
  • Euskalkiak.eus: gaur egungo euskalkiak erakusten dira webgune honetan.

Hiztegiak

Erizaintzako Hiztegia

Irudia

Hiztegia paperean argitaratua dago eta edozein liburu-dendatan edo UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzuan eskura dezakezu.

Hemen ere eskura dezakezu PDF formatuan.

Dokumentu hori irakurtzekoa besterik ez da eta ez dago informazioa kopiatzerik ez inprimatzerik.

Iradokizunak: juankruz.igerabide@ehu.eus

Hiztegiaren berri

Irudia

Unibertsitatean, arlo guztietan nabaritzen da terminologia-hiztegien beharra. Behar hori areagotu egiten da diziplina asko biltzen dituzten alorretan; Erizaintzan, besteak beste. Erizaintzako ikasketetan agertzen diren hiztegi-beharrei laguntza zuzena eskaintzeko osatu dugu hiztegi hau, eta, bidenabar, osasun-alorreko euskaran sakontzeko ekarpen bat eskaini nahi dugu. Euskarazko hitzak, definizioak, eta gaztelaniazko, frantsesezko eta ingelesezko ordainak biltzen dira hiztegian.

Egilea: EHUko Euskara Zerbitzua - Donostiako Erizaintzako Unibertsitate Eskola
ISBN: 84-8373-814-7
Formatua: 17 x 24 zm
Hizkuntza: Euskara
Urtea: 2005
Prezioa: 20,00€ (zerga barne)
Orrialdeak: 346 or

Sexologiako Hiztegia

Irudia

Iradokizunak:

Zuzenketak edo termino berriak proposatzeko iradokizunak bidali helbide hauetara: itziar.alonso@ehu.eus, nerea.sancho@ehu.eus

Hiztegiaren berri

UPV/EHUko Euskara Zerbitzua unibertsitateko eskuliburuak eta beste zenbait material euskaratzen ari da azken urteotan, euskarazko irakaskuntza sendotzeko. Ildo horretan, glosategiak eta arlokako hiztegiak ere osatzeari ekin dio, betiere arlo bakoitzeko adituekin elkarlanean.

Osasun-arloan, Iñaki Ugarteburu Gastañares zenak bultzatuta, Erizaintzako Hiztegia eta Sexologiako Hiztegia jarri ziren abian. Erizaintzakoa duela urte batzuk argitaratu genuen, eta Sexologiakoarekin gatoz orain. Bitarte horretan, beste zenbait arlotan ere osatu ditugu hiztegiak: Arkitektura Hiztegia, Artearen Lexikoa, jada argitaratuak, eta azken ukituak ematen ari gara Giza Anatomiaren Hiztegiari eta Antropologiako Hiztegiari.

Arloka landutako hiztegi horietako terminoak euskaraz definiturik datoz. Halaxe egin dugu Sexologiako Hiztegi honetan ere. Hitz bakoitza euskaraz definiturik dator; sexologiako adituen eta Euskara Zerbitzuaren arteko elkarlanaren emaitza da hori. Definizioaz  gainera, gaztelaniazko, frantsesezko eta ingelesezko ordainak ere eskaintzen dira.

Sexologiako Hiztegi honetan mila eta zortziehun bat termino bildu ditugu, eta Euskara eta Eleaniztasuneko Errektoreordetzaren webgunean dago eskuragarri. Aurrerantzean, adituen iritziak jaso ahala, hiztegia osatzeko eta hobetzeko asmoa dugu.

Hiztegi hau egiteko, kontuan izan dira orain arteko  lanak, baina, kasu honetan, ikuspegi erotikotik harago, ikuspegi sexologikotik abiatu gara, sexologia jakintza arlo gisa jorratu nahirik.  Hiztegiaren helburu nagusia sexologia jakintza arlo gisa euskaraz jorratzea da, beraz, baliagarri izan dadin ez bakarrik unibertsitatean, baizik eta gizarte osoan. Zenbait lanbidetako profesionalentzat lagungarri gertatuko den dokumentua dela deritzogu. Hasteko, sexologiako profesionalentzat noski; baina, orobat, hezitzaileentzat, idatzizko zein ikus-entzunezko komunikabideetan lan egiten dutenentzat, osasun arloko hainbat profesionalentzat (erizainak, ginekologoak, psikologoak), eta kultura eta arte alorreko profesionalentzat oro har. Zehazki, alor hauetako terminoak definitu ditugu:  gizarte-alorrekoak, anatomia eta fisiologiari loturiko alorrekoak, ugalketa eta familia kontzeptuei lotutako alorrekoak, erotismoaren eta sexu-jokabidearen alorrekoak, osasun eta arreta alorrekoak, eta hezkuntza alorrekoak.

Psikologia Fakultateko Nortasuna, Balioespena eta Psikologia Tratamendua sailaren eta Euskara Zerbitzuaren arteko lankidetzaren ondorio da Sexologiako Hiztegi hau. Adituen aldetik, Nerea Sancho irakaslea izan da hiztegiaren zuzendaria, eta Itziar Alonso irakaslea begirale teknikoa. Euskara Zerbitzutik, Juan Kruz Igerabide aritu da hizkuntza-begirale gisa, Iñigo Roqueren eta Amaia Apalauzaren laguntzarekin. Ingeleseko eta frantseseko ordainak Diana Draper eta Emilio López Adán-ek gainbegiratu dituzte.

Hiztegia Iñaki Ugarteburu mediku eta filologo zenari eskainia dago, hasieran bera izan baitzen proiektuaren bultzatzaile nagusi.

Materialak

Erabilera taldeetan sortutako material erabilgarria

Euskararen erabilera taldeak UPV/EHUn

Azken 30 urteotan euskararen ezagutzan aurrerapauso handiak eman ditugu, eta egun, gazte gehienak euskaraz eskolatuak dira, batik bat EAEn. Ezagutzan emandako jauziak, ordea, ez du euskararen etorkizuna bermatzen, izan ere, denok dakigun bezala, hizkuntza ezagutzeak ez baitakar zuzenean berau erabiltzea. Gainera, erabilera beti jakite-mailaren azpitik egon ohi da, hizkuntza eskakizuna egiaztatzean, adibidez, askori zail egiten zaie euskara erabiltzea, batez ere, ohitura ezagatik. Horrexegatik UPV/EHUn duela urte batzuk euskararen erabilera taldeak bultzatu ziren, eta talde horietatik denontzat baliagarri izan daitezkeen materialak sortu ziren. Ondoren dituzuenak dira:

 

"Bai esan" kanpaina

Telefono-deia hartzean lehen hitzak euskaraz izan zitezen, kanpainatxoa egin genuen; batetik, laguntza-orria ("txuleta") banatu genien lankideei, ohiko esaldiak nola ziren jakiteko; bestetik, pegatinatxoa ere bai, telefonoaren gainean jartzeko eta telefonoa euskaraz hartzea badagoela gogorarazteko.

Hasieran neurketa egin genuen, egoera zein zen jakiteko; horretarako, telefono?deiak egin genituen. Etorkizunean, neurketak egingo ditugu joera nolakoa den jakiteko.

 

Hiztegitxoak

Lankideek batzuetan esaten dute euskaraz lan egiteko zailtasun nagusia behar bezalako hiztegiak ez izatea dela, oso mugatuta daudela, ez dakitela nola esaten diren hitz jakin batzuk euskaraz...

Hori gainditzen hasteko, eguneroko lanean erabili ohi ditugu hitz batzuk landu genituen erabilera?talde batean.