Epigenetikaren iraultza

Egilea: Nessa Carey

ISBN: 978-84-9082-211-1

Edizio mota: Cartoné

Hizkuntza: Euskara

Urtea: 2015

Prezioa: 22,00€ (zerga barne)

Orrialdeak: 458 or.

Iritzi arruntak zioen DNAko gene proteina-kodetzaileek erabakitzen zutela izaki baten zer-nolakoa: geneon kode betiko finkoan legoke, hala, bizidunon patu biologikoa. Hartara bultzatzen zuten, izan ere, genetika artean garatzeko egoteak eta aurrerantzean zekarkeenaren itxaropen bero eta, inoiz, zoro batek.

Denborarekin, ordea, pilatuz joan ziren datuak uste horren aurka. Genetika molekularraren aurrerapenak, animaliekin egindako esperimentuek eta gizakien bilakaera berezi batzuek –historiko-soziologikoak (goseteen ondorioak) zein banakoenak (biki berdin petoen arteko desberdintasunak)– garbi erakusten zuten ez zegoela dena hor erabakita.

Hala argituz joan da genomako zabor ugaria ez dela halakoa, eta kode genetikoan eragiten duela, eraldakuntza ondoregarriak sortuz geneen espresioan. Hori aztertzen duen zientziari deritzo epigenetika.

Zientzia berri horren bilakabidea azaltzen digu Nessa Carey-k irakurgai gozagarri honetan. Urratsez urratseko aurkikuntzek osatzen duten zientzia-abentura iraultzailea, kasu eta kontu jakingarriz harilkatua, eta gizakiontzat dituen ondorio nabarmenak inoiz bistatik galdu gabe.

Nessa Carey

Birologiako doktore-titulua jaso zuen Edinburgoko Unibertsitatean, eta Biologia Molekularreko ikerketaburu izana da Londresko Imperial College-n. Hamar urtez jardun du lanean industria bioteknologiko eta farmazeutikoan, epigenetikan oinarrituriko ikerkuntzan.