Erreinu periodikoa

Egilea: Peter William Atkins

ISBN: 978-84-9860-554-9

Formatua: 16 x 24 zm

Hizkuntza: Euskara

Urtea: 2011

Prezioa: 17,00€ (zerga barne)

Orrialdeak: 198 or.

Elementuen Taula Periodikoa mapa bat da, bere gisakoa. Mapa arruntek lurralde bat irudikatzen dutenez, nolakoa da Mendeleiev-en mapa horrek biltzen duena?

Horri erantzutera dator liburu xume hau. Airetik inguratuko gara lehenik, eta oinezko bidaian gero. Aurrena, eskualdeen ikuspegi orokorra izango dugu. Azaletik sakonerantz, barrenduz joango gara lurraldearen osaeran eragina duten kontuetan. Zer ezaugarri aukeratzen dugun, horren arabera aldatuko da maparen itxura. Eskualde bakoitzean zer ekoizten den eta produktuok nola baliatzen diren ere ikusiko dugu.

Alegiazko erreinu horrek antolaera ordenatua da, hots, bere  legeak eta bere administrazioa. Bestalde, mundu honetan orok bezala, badu laugarren dimentsioa ere: denbora. Bi denbora, zehazkiago. Batetik, eskualdeak "ez izatearen itsasotik" agertzeko bide luzeraren historia, materiaren jatorritik hasita. Eta, bestetik, eskualdeok irabazi -aurkitu, esploratu, izendatu, eta, azkenean, mapa txukun horretan egokitu- zituzten gizakien abenturari dagokiona. Kimikaren bi historiak, alegia: elementuena eta jakintza-arloarena.

Bide-erakusle izango dugunak honela zabaltzen digu atea: "Ez dut jakintzat jo aurretiazko inolako kimika-ezagutzarik. Zera baino ez diot eskatzen irakurleari: irudimenaz baliatzea analogia geografikoak entitate konkretu gisa interpretatzeko".

Hor goaz bidaian.

Peter William Atkins (Amersham, 1940)

Kimikalaria da eta Kimikako irakasle ohia Oxfordeko Unibertsitatean. Idazle trebe bezain oparoa dugu, bai ikasliburuei dagokienez (Physical Chemistry du ezagunena) eta bai dibulgazioaren arloan ere.