Euskara Zerbitzua

Egitura

NOLAKO EGITURA DU ZERBITZUAK?

Euskara Zerbitzuan, administratzaile bat, Maite Atxikallende, eta bi azpitalde ari dira lanean, Jesus Mari Makazagaren zuzendaritzapean.

Alde batetik, administrazioaren eta zerbitzuen arloa dugu. Arlo horretan, batez ere administrazio-agiriak itzultzen eta interprete-lanak egiten aritzen diren itzultzaileak ditugu: Iñaki Aldako, Itziar Bernaola, Saioa Gabikagogeaskoa, Ana Isabel Morales, Agustin Otxoa Eribeko eta Irune Payros; Juan Iturbek koordinatzen du haien lana.

Beste alde batetik, arlo akademikoaz (testugintzaz, aholkularitzaz, hizkuntza-hobekuntzaz eta hiztegigintzaz) arduratzen den azpitaldea dugu: Julio García, Juan Mari Apaolaza, Kenari Gomez, Manu López eta Iñigo Roquek osatua.

Arrazoizko epe baten barruan, arlo bateko nahiz besteko testuetan hizkuntza-irizpideak argituz eta bateratuz joan beharko da, zerbitzuak halako batasun bat izan dezan.

Beraz, tamainaz organo edo egitura txikia da Euskara Zerbitzua, baina aldi berean eraginkorra eta egonkorra ere bada: EHUn urtero-urtero sortzen diren behar batzuei erantzun behar die Zerbitzuak. Are gehiago, txikia izanik ere, esan daiteke Zerbitzua EHUko beste indar eta proiektu askoren bilgunea edo ardatza ere badela: haren inguruan, eta zenbaitetan haren eraginez, hainbat irakasle, mintegi eta egitasmo sortu dira (Zuzenbide Fakultateko Euskara Juridikoaren Mintegia, Ehulku aholku-zerbitzuko kudeatzaileak, terminologia-proiektuak…), bai eta hainbat argitalpen bideratu ere.

Funtzioak

ZER DA EUSKARA ZERBITZUA?

Euskal Herriko Unibertsitatean euskararen erabilera zaindua bultzatzeko lan egiten duen hizkuntza-zerbitzua da Euskara Zerbitzua, euskararen normalizazioaren ahalegin zabalagoaren atal funtsezko bat, hain zuzen. Euskararen arloko Errektoreordetzaren mende dago, eta zenbait alor biltzen ditu bere baitan, betiere EHUn erabiltzen den euskararen kalitatea hobetzeko asmoarekin.

EHUko beste organo eta maila batzuetan elebitasunaz eta normalizazioaz arduratzen dira, baina hedapenaren edo kantitatearen ikuspegitik batik bat. Euskara Zerbitzuan euskararen normalizazioaz ere arduratzen gara, baina batez ere hizkuntzaren erabilera zuzen eta egokiaz.

ZEIN DIRA EUSKARA ZERBITZUAREN EGINKIZUNAK?

Honako hauek dira Zerbitzuaren eginkizun nagusiak:

  1. Administrazio-agiriak eta bestelako idatziak itzultzea, eta ekitaldi ofizial batzuetan interprete-lanak egitea.
  2. Administrazioaren eta zerbitzuen euskalduntze prozesua bideratzea, erabilera-planak bultzatuz eta askapenak kudeatuz.
  3. Hizkuntza-prestakuntza: euskarazko hobekuntza-ikastaroak antolatzea.
  4. Unibertsitateko testugintzaren normalizazioan lan egitea (batez ere, testugintzaren inguruko lerro estrategikoak gauzatzen laguntzea eta euskal testuetako euskararen kalitatea zaintzea).
  5. Hizkuntza-aholkularitza eskaintzea ("Ehulku")
  6. Unibertsitateko hiztegigintza eta terminologiaren normalizazioan lan egitea.
  7. Euskal Herriko Unibertsitatean Euskaraz Irakasteko Gaitasun Agiria eskuratzeko probak antolatzea.
  8. 8. Irakaskuntzan zein administrazioan euskaraz lan egitea errazteko tresnak eta zerbitzuak eskaintzea (testuak orrazteko eta zuzentzeko zerbitzuak, Internet bidezko kontsultaguneak…).

Zerbitzukideak

Jesus Mari Makazaga Eizagirre
Euskararen arloko zuzendaria
94 601 2239
94 501 4332
 euskara.zerb.zuzendaria@ehu.eus
jesusmari.makazaga@ehu.eus
Maite Atxikallende
Administratzailea
94 601 2081  maite.atxikallende@ehu.eus
Arlo akademikoa
Julio García García de los Salmones
Testugintzaren, terminologiaren eta corpusen arduraduna
946 01 55 19 julio.garcia@ehu.eus
Iñigo Roque Eguskiza
Euskarazko ikasmaterialen hizkuntza-zuzenketen teknikaria
94 601 2080  inigo.roque@ehu.eus
Kenari Gómez Zubia
Euskara Proben eta euskarari buruzko argitalpenen arduraduna
94 301 7027  genaro.gomez@ehu.eus
Manu López Gaseni
EHULKU eta hizkuntza-baliabide digitalen arduraduna
94 501 3362
945 01 4190
 josemanuel.lopez@ehu.eus
Juan Mari Apaolaza
Itzulpengintza Akademikorako teknikaria
94 301 8376  juanmari.apaolaza@ehu.eus
Joseba Ezeiza Ramos
Irakasle-ikertzaileen hizkuntza-prestakuntzaren arduraduna
94 301 8376 joseba.ezeiza@ehu.eus
Itzultzaileak-Interpreteak
Juan Iturbe
Itzultzaileen koordinatzailea
94 601 2128  juan.iturbe@ehu.eus
Itziar Bernaola
Itzultzaile-interpretaria
94 601 5078  itziar.bernaola@ehu.eus
Irune Payros
Itzultzaile-interpretaria
94 601 2189  irune.payros@ehu.eus
Ana Morales
Itzultzaile-interpretaria
94 601 5068  anaisabel.morales@ehu.eus
Agustin Otsoa Eribeko Landa
Itzultzaile-interpretaria
94 501 3351  agustin.otsoaeribeko@ehu.eus
Iñaki Aldako Mikelarena
Itzultzailea
94 501 4276  inaki.aldako@ehu.eus
Saioa Gabicagogeascoa
Itzultzaile-interpretaria
946 01 2052  saioa.gabicagogeascoa@ehu.eus