Euskararen nazioarteko eguna: Araba

Euskara buruan ibili munduan

Azaroak 30 

13:00 - 13:45 Farmazia Fakultateko ekitaldi aretoan hitzaldia: “Txosten klinikoak euskaraz idazteko dinamika”. Adrian Zelaia eta Unai Larrinaga (Aintzat Taldea). Olaia Martinez aurkezlea. 
13:45

Liburu aurkezpena, Letren Fakultateko Gradu aretoan. Bi hizkuntza garun bakarrean: euskal psikohizkuntzalaritzaren ekarpenak eta erronkak. Parte hartuko dute:

  • Itziar Laka (Euskara Sustatzeko Zuzendaritza)
  • Belén Bengoetxea (Euskara dekanordea)
  • Kepa Erdozia, Adam Zawiszewski eta Mikel Santesteban (liburaren editoreak)
Azaroak 30, Abenduak 2 eta 3 Hezkuntza eta Kirola Fakultatean (Hezkuntza ataleko ikasgelatan) euskararen erabilera eragiteko ikasleentzako sentsibilizazio saioak egingo dira.
Azaroak 30 - Abenduak 3 Euskaraz egindako ikerketa lanen posterren erakustaldia egingo da Farmazia Fakultatearen atarian.

Abenduak 1 

12:30 - 13:15 Farmazia Fakultateko ekitaldi aretoan hitzaldia: “Euskara beste hizkuntza minorizatuentzako eredu”. Txema Abarrategi Garaigordobil (Garabideko kidea). 
13:15 - 14:00 Farmazia Fakultateko ekitaldi aretoan mahai-ingurua: “Euskarak hizkuntza hegemonikoekin daukan orotariko mendekotasunari aurre egiteko estrategiak: arloetako profesionalak eta euskalgintza”.  Txema Abarrategi Garaigordobil (Garabideko kidea), Xabier Astiz Zurutuza (FEUSE, Farmazialari Euskaldunen Erakundeko kidea), Xabat Galletebeitia Abaroa (Bertsolaria eta Farmazialaria). Esti Sarrionandia moderatzailea (EHUko Farmazia Fakultatea)

Abenduak 3, Euskararen Eguna 

10:00 - 12:00 Txokolatea bizkotxoarekin campuseko Pabilioiko jantokian banatuko da. Etorri dastatzera!
10:00 Ingeniaritza Eskolako Kafetegian “Euskaraz Irakurri” txokoaren aurkezpena.   Txoko honetan euskaraz idatzitako aldizkari eta egunkariak jarriko ditugu, guztiok irakur ditzagun: Alea, Berria, Elhuyar, Ekaia, Gaztezulo…
Egunean zehar Letren Fakultatean proposamen parte-hartzailea egongo da: panelak jarriko dira fakultateko hall-ean, eta panel horientan euskararen inguruko galdera borobil bat egingo da; edonork idatzi ahal izango du bere erantzuna bertan.

Euskararen astean zehar

Euskarazko prentsa irakur dezagun! Gaurtik aurrera Gasteizko Ingeniaritza Eskolak eskuragarri jarriko du liburuaren txokoan eta kafetegian euskarazko prentsa idatzia.
Farmaziako Fakultateak posterrik onenen berri emango du. Saria: Errigorako bi saski.