Euskararen nazioarteko eguna: Gipuzkoa

Euskara buruan ibili munduan

Abenduak 1ean

13:00 HEFA-II eraikineko 1.4 gelan, mahai ingurua egingo da Ibaetako Euskaltzaleon Plazak (IEP) antolatuta: “Eskatzetik exijitzera, unibertsitateetan euskaraz orain”
14:00 Bertso saioa Gelategiko atarian. Igauri Lopetegi, Maider eta Bittor bertsolariekin.

Abenduak 2an

11:30 'Urrats' deituriko euskal dantza taldearen eskutik, Barriola entzunaretoan emanaldi bat eta publikoarekin interaktuatuko duen erakustaldi bat egingo da, IBAETA ikasleen taldeak antolatuta.

Abenduak 3an: Euskararen eguna

9:00-11:00 Diana txistua eta danborilarekin (campusean zehar ibiliko dira, klaseak oztopatu gabe, baina jakin arazioaz gaur eskararen eguna dela).
9.00etatik aurrera Campuseko tabernetan (Barriola, HEFA1 eta Psikologia, HEFA2, Ekonomia eta Enpresa, Informatika, Kimika) txokolatea emango da (eskaera amaitu arte) “Goxatu euskara”. Campuseko Ikasle kontseilua eta Euskara, Kultura eta Nazioartekotze Errektoreordetzaren eskutik".
11:00 Kimiketako Fakultatean "Terminologia akademikoaren kontsultarako sare-baliabideak” hitzaldia
11:30 Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan, ekitaldiari hasiera emateko, eskolako ikasle batek bertso bat botako du. Mus txapelketa
11:30-13:00 Barriolako auditorioan, Xabier Garmendia irakaslearen eskutik "Software librea eta euskara" gaiari buruzko hitzaldia. Informatikako fakultateak antolatuta.
12:00-13:00 Barriolako Auditorioan,  “Euskara eta Pandemia” gaiarekin Ikus-entzunezko lehiaketaren sari banaketa INFORMATIKAKO fakultateak antolatuta.
12:00
1. txanda
Ekonomia eta Enpresa Fakultateak antolatuta, mus txapelketa egingo da. Fakultatean musika euskalduna entzungo da, eta Ekonomia eta Enpresa Fakultatean euskararen erabilera eta euskararen erabilerako baliabideak/tresnak azaltzen dituen poster erakusketa egingo da.
 13:00
2. txanda
13:00 Bagerak, Txillardegi aretoan, bere erakusketaren berri emango du. Umorea eta kritika erabiliz euskararen gaineko diskurtsoen inguruen gogoeta eragingo diguna.
14:00 Ingeniaritza Eskolan txapelketetako sari banaketa, “Egunean Behin” taldean, astelehenetik ostiralera parte hartzen dutenen artean 5 menu zozketatuko dira.
17:30 'Araxes' deituriko herri kirol taldearen eskutik konbinada (lokotxak, txingak, zakua eta korrika) eta soka-tira exibizio eta publikoarekin interaktuatuko duen saio bat egingo da.

Aste osoan zehar

Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan, Literatur txokoa: Txantiloi bat zabaldu da eskolan bakoitzak bere liburu kuttunaren inguruan nahi duena adierazteko, esaldi bat, irudi bat…aste osoan zehar erakusgai egongo da.