Euskararen Nazioarteko Eguna

Arabako Campusa

ABENDUAK 3  “Euskararen eguna 2019

  • Gasteizko Ingeniaritza Eskola

    Gaztain jana 
    Gasteizko Ingeniaritza Eskolako patioa
    Ordua: 11:30
    11:30etatik aurrera Eskolako patioan gaztainak erreko ditugu danboril batean. Elkartzen garenen artean Lau teilatu kanta abestu eta grabatuko dugu EITB-ra bidaltzeko. Euskaraz idatzitako liburuak zozketatuko ditugu.

ABENDUAK 5

  • Gasteizko Ingeniaritza Eskola

    Babarrun jana
    Gasteizko Ingeniaritza Eskolako kafetegia
    Ordua : 14:00
    14:00etan eskolako langile eta irakasleak batuko gara elkarrekin bazkaltzeko: babarrunak eta euskal pastela.

 

Bizkaiko Campusa

ABENDUAK 3  “Euskararen eguna 2019

  • Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea

    Hitzaldia, Aitor Montes familia medikua: Osasun arretan hizkuntzak duen garrantziaz gogoeta sustatu eta ikasleengan kontzientzia piztu nahi da. Ondoren luntxa eta trikitilariak (Fakultateko ikasleak)
    Gradu aretoa
    11:00

  • Bilboko Ingeniaritza Eskola

    “Ingeniaritza euskaraz”
    “Ingeniaritza euskaraz” leloarekin txapa eta pegatina banaketa.
    Abenduaren 3tik 20ra gabonetako zuhaitza egongo da eta euskara gehiago erabiltzeko post-it baten bidez Olentzerori eskaerak egiteko aukera egongo da.

  • Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea

    Arilariak, lehen mailako komunikazioko ikasleak, programazio zabala (pdf, 663 Kb) antolatu dute Euskararen egun osorako, 09:00etatik hasita. Festa honen zati handi bat Zientzia eta Teknologia Fakultateko paraninfoan izango da eta Ostalaritza Eskolako bazkariarekin amaituko da.
    09:00-17:00

  • Zientzia eta Teknologia Fakultatea

    Zientzia eta Teknologia argitalpenen erakusketa
    Bertan UPV/EHU Argitalpen Zerbitzuak, UEUk eta Elhuyarrek parte hartuko dute.
    Fakultateko sarrera nagusiaren ondoko hall-ean
    10:00-18:00

  • BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA

    Euskalkien sailkapen berriari buruzko liburuaren aurkezpena
    Hezkuntza Fakultateko ekitaldi gelan
    Ordua: 11:00
    Kartela (jpg, 140 Kb)

  • Mikel Laboa plaza

    Txoborro magoaren “Gezur GehiEgi” ikuskizuna
    Mikel Laboa plaza
    11:30-12:30

  • Ostalaritza Eskola

    Pasadan urteko esamolde txapelketako esaldiak jantokian jarriko dira  eta bezeroei euskal herrian euskaraz logoa duen pastatxo bat oparituko zaie menuko jantokian. Atarian, herri kirolak ikasle eta irakasleen artean musikarekin girotuta. Eta astean zehar, ahobizi-belarriprest saioak egingo dira eskolan.

ABENDUAK 4

  • Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea

    “IV. EHU Irrati Maratoia”
    Kazetaritza graduko 2. mailako 70 ikaslek, hainbat gai landuz, bost orduko irratsaio bat egindo dute, zuzenean emitituko dena streaming bidez (EHUtbn).
    10:00 – 15:00

  • Bilboko Hezkuntza Fakultatea

    “Ipuin lehiaketa”
    Hizkuntza jarrerak, hizkuntza ohiturak, euskararen erabilera etab. gai hartuta. Zortzi ipuin finalistak antzeztu ondoren hiru irabazle jakinaraziko dira.
    Juliana Aretoa
    10:30-12:00
    Kartela (pdf, 287 Kb)

ABENDUAK 11

  • Bilboko Hezkuntza Fakultatea

    “Youehule - youtuber lehiaketa”
    Euskararen erabilerari buruzko informazio bideoak, youtuberra izateko bideo-tutorialak etab. sortuko dituzte eta guztia webgunera igoko da https://youehule.wixsite.com/misitio-2
    Juliana Aretoa
    10:30-12:00
    Kartela (pdf, 103 Kb)

 

Gipuzkoako Campusa

AZAROAK 21

  • Txillardegi Aretoa (Carlos Santamaria Zentroa)

    Denbora maite zuen argia (musika + poesia emanaldia)
    Zendoia + Pelax
    18:00

AZAROAK 26

  • Hitzaren Gunea (I. M. Barriola Zentroa)

    Musika emanaldia
    MICE
    13:00

AZAROAK 28

  • Mediateka (Carlos Santamaria Zentroa)

    Wikimaratoia
    15:00-18:00
    Kafea eta opilak izango dira

ABENDUAK 2

  • Txillardegi Aretoa (Carlos Santamaria Zentroa)

    Solasaldia: “10 aholku hasiberria den musikari batentzat”
    Koldo Otamendi (Musika zuzenean) eta Jon Eskisabelekin (Badok) 
    Aurkezlea: Andoni Tolosa “Morau”
    11:00
    Kafea eta opilak izango dira

ABENDUAK 3  “Euskararen eguna 2019

  • Arkitektura Goi Eskola Teknikoa, HEFA eta Ekonomia eta Enpresa Fakultateak

    Euskal liburu azoka, gazta dastatzea eta lehiaketa
    Oñati Plazan
    11:00-15:00

  • Gipuzkoako Ingenieritza Eskola - Donostia

    Hitz politenaren lehiaketa, herri kirolak, mus txapelketa eta musika emanaldia

  • Gipuzkoako Ingenieritza Eskola - Eibar

    Kalejira, bertso saioa eta dantzak

  • Informatika Fakultatea (Ada Lovelace Aretoa)

    Kode-poesia tailerra Bertol Arrietarekin
    12:00

ABENDUAK 11

  • Txillardegi Aretoa (Carlos Santamaria Zentroa)

    Emanaldia: “Txillardegi multimedia” (bideoa + musika + margolaritza + literatura)
    Garazi Goñi, Dorleta Urretabizkaia, Asier Hernandez, Unai Gaztelumendi
    13:00 (entsegua 10:00etan)

ABENDUAK 17

  • Hitzaren Gunea (I. M. Barriola Zentroa)

    Musika emanaldia
    PETTI
    13:00