Euskarazko C1 mailaren titulua aurkeztetik salbuesten duen ziurtagiria eskuratzeko prozedura

Euskarazko C1 mailaren titulua aurkeztetik salbuesten duen ziurtagiria eskuratzeko prozedura

EHUn goi-mailako ikasketak euskaraz egiten dituen tituludun edo graduatuari C1 maila egiaztatzetik salbuesten duen ziurtagiria egingo zaio (Eusko Jaurlaritzako Apirilaren 3ko 47/2012 Dekretua, 2. eta 6. artikuluak).
Harremanetarako: euskara-plangintza@ehu.eus; 946 01 2149.

Baldintzak

Apirilaren 3ko 47/2012 Dekretuak ezartzen duenez, eskatzaileak bi baldintza bete behar ditu:

  • 2008ko apirilaren 16aren aurrerako unibertsitate-titulu ofiziala izatea.
  • Apirilaren 3ko 47/2012 Dekretuaren I. eta II. eranskinek zehaztutako kredituak euskaraz eginak izatea [28/2019 Dekretuan. otsailaren 26koan, moldatua]

I. ERANSKINA APIRILAREN 3KO 47/2012 DEKRETUA ALDATZEKO DEKRETUARENA

Euskaraz egindako ikasketak Baldintza gehigarria Euskarako hizkuntza-prestakuntzako kreditu espezifikoak Hauen baliokide diren mailak egiaztatzetik salbuetsita
48 ECTS Euskaraz egindako gradu-amaierako edo master-amaierako lana 12 ECTS C1
84 ECTS   12 ECTS C1
114 ECTS   6 ECTS C1
144 ECTS     C1
Doktorego-titulua (tesia euskaraz egina eta defendatua)      C2
Euskal Ikasketetako Gradua edo Euskal Filologiako Gradua     C2
Itzulpengintza eta Interpretazioko Gradua (A hizkuntza = euskara)     C2
Euskal Hizkuntza eta Kulturako Gradua     C2

1. oharra: eskatzen diren ECTS kredituak lor daitezke bai graduko titulazio bakar batean, bai graduko titulazio bakar bati eta master ofizial bakar bati dagozkien kredituak batuta.

2. oharra: gradu-amaierako edo master ofizialaren amaierako lana euskaraz egitea baldintza gehigarria ez den kasuetan, lan horri dagozkion kredituek balio bikoitza izango dute lehen zuta­beko ECTS kredituen guztizkoa lortzeko zenbatzen direnean.

Non eta nola ziurtatuko den

Ikasleak baldintzak betetzen baditu, Ikaslearen Ziurtagiri Akademikoak azken orrialdeko paragrafo batean esanbidez jasoko du agiriak ikaslea C1 mailaren titulua aurkeztetik salbuesten duela. Paragrafo hori da EHUren ziurtagiria.

Euskal Herriko Unibertsitateak Eusko Jaurlaritzaren Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratuari jakinaraziko dizkio, aldizka, C1 maila aurkeztetik salbuetsita dauden EHUko tituludun edo graduatuen zerrendak. Eusko Jaurlaritzaren Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratua Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren ekimenez sortutako doako zerbitzu publikoa da, eta interesdunak hortik eskuratu ahalko du ziurtagiria, NAN digitala edo IZENPE txartela erabiliz.

Oharra

Ikaslearen Ziurtagiri Akademikoak azken orrialdeko salbuespen-paragraforik jasotzen ez badu nahiz eta Eusko Jaurlaritzaren dekretuko baldintzak beteta izan (47/2012 Dekretua eta hura aldatzekoa zen ondorengo 28/2019 Dekretua), kasu horretan, interesdunak dokumentu hauek bidali behar ditu posta elektronikoz euskara-plangintza@ehu.eus helbidera:

  • Eskaera-orria (betetako pdf-a
  • Ikaslearen Ziurtagiri Akademikoaren kopia bat (pdf)
  • NANaren kopia bat (pdf)

Ikaslearen Ziurtagiri Akademikoa aztertu ondoren, eta behin egiaztatuta baldintzak betetzen dituela, Euskararen arloko Errektoreordetzatik horren berri emango zaio Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratuari, salbuespen hori erregistratzeko, eta interesdunak Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistroko ziurtagiria bertatik jaso ahal izango du.

Araudia eta eskaera-inprimakia