Hizkuntza-sena

Egilea: Pinker, Steven

Itzultzailea: Garikoitz Knörr

ISBN: 978-84-9860-423-8

Formatua: 16 x 24 zm

Hizkuntza: Euskara

Urtea: 2010

Prezioa: 22,00€ (zerga barne)

Orrialdeak: 512 or.

Zugan bizi den hizkuntza ezagutu

Saiakera klasiko honetan, Steven Pinker zientzialari kognitibo ezagunak argi kontatzen digu hizkuntzari buruz jakin beharreko guztia: nola funtzionatzen duen, haurrek nola ikasten duten, denboran zehar nola aldatzen den, burmuinak nola prozesatzen duen, eboluzioan nola garatu zen. Umoreaz, jakinduriaz, eta eguneroko adibide jostagarriak erabiliaz, Pinkerrek hizkuntzari buruzko ikerketa zientifikoak azken hamarraldietan aurkitutako guztia bilbatzen du, ideia nagusi baten inguruan: gizakiok dugun sen berezia da hizkuntza, eboluzioak denboraren ibilian gure garunetan zizelkatu duena. Armiarmek amaraunak egiten dituzten antzera egiten dugu guk hitz, gure biologian sustraiak dituen gaitasun kognitibo horri esker. Chomskyk lehenik aldarrikatutako ideia nagusi hori beste hainbat ikerlarien lanekin pipertsu bilduta aurkezten digu Pinkerrek. Hizkuntza-sena liburuak Amerikako Psikologia-elkartearen William James sari ospetsua jaso zuen, hainbat hizkuntzatara itzulita dago, eta giza hizkuntzari buruzko saiakerarik irakurriena bilakatu da urteen buruan.

Steven Pinker (Montreal, 1954)

Psikologo esperimentala, hizkuntzalaria eta zientzialari kognitibo itzaltsua da, Harvard Unibertsitateko psikologia saileko katedraduna, psikologia ebolutiboaren eta gogoaren teoria konputazionalaren defendatzaile entzutetsua. Pinkerren ikerketaalor nagusia haurren hizkuntz jabekuntza eta garapena da.

Horrezaz gain, zientzia kognitiboa ezagutarazteko bost liburu ezagunen egilea da. Eskuartean duzun Hizkuntza-sena (1994) eman zuen argitara lehenik, eta liburu horrek izandako arrakasta itzelaren ondotik, beste lau eman zituen argitara: How the Mind Works (1997), Words and Rules (2000), The Blank Slate (2002), and The Stuff of Thought (2007).

Pinkerrek liburuek hainbat sari eta aipamen jaso dituzte, eta zientziazabalkundearen alorrean irakurrienetakoen artean daude.