Frantziako Iraultzari buruzko gogoetak

Egilea: Edmund Burke
Sarreragilea: Antonio Rivera García
Itzultzailea: Patxi Ezkiaga Lasa
Argitaratzailea: Esteban Antxustegi Igartua
Arloa: Gizarte eta Zuzenbide Zientziak
Azpiarloa: Historia
Bilduma: Limes
ISBN: 978-84-9860-298-2
Urtea: 2009
Orrialdeak: 532
Neurria: 13x21
Edizio mota: Rustikoa
Salneurria: 20,00 € (BEZ barne)

 

Antzinako bizi-arau eta iritziak suntsitzen direnean, ezinezkoa da galera kalkulatzea. Ordutik aurrera, ez daukagu gobernatuko gaituen ipar orratzik; eta ez dakigu zer-nolako portura iritsiko garen segurtasunez. Dudarik gabe, Europa, oro har, aberaste bidean zegoen zuen Iraultza burutu zen momentuan. Ez da erraza esatea oparotasun hori zenbateraino zegoen antzinako gizabide-lege eta iritziekin lotuta; baina halako kausak, behin martxan jarriz gero, eraginkorrak direnez, oro har beren eragina onuragarria izan zela pentsatu beharrean gaude. Errazegi pentsatzen dugu gauzak aurkitu ditugun bezala egon behar direla, sorrarazi dituzten kausak kontuan hartu gabe, edo bizirik zerk mantentzen dituen. Gauza guztiz segurua da gure mundu europar honetan bai gure bizibide-legeak bai gure zibilizazioa, eta bizibide-legeekin eta zibilizazioarekin konektaturiko guztia betidanik honako bi printzipio hauetan oinarrituta egon dela, hots, gizabidetasun espirituan eta erlijio espirituan, eta bien ondorioa dela.

Edmund Burke (Dublin, 1729 - Beaconsfield, 1797), britainiar konstituzioa eta sistema parlamentarioa sutsuki defendatu zituen kontserbadore bat izan zen, askatasun arrazional eta adoretsu bat mantentzearren espiritu iraultzaile eta metafisikoa leundu nahi zuena. Nahiz eta Burkek tradizioa eta oinordetzako jabetza goretsi, demokraziaren etsai izan eta ezberdintasun naturalak eta sozialak politikoki aitortzearen beharra defendatu, bere profilak ez du zerikusirik obra modernoak gaitzesten dituen erreakzionarioarekin.

Frantziako Iraultzari buruzko gogoetak 1790ean argitaratu zen. Obra horretan, bere argumentu politiko konplexu eta limurtzaileak azaltzen ditu Burkek. Beraren uste sendoak egungo filosofia politikoaren ordezkari gehienek onartzen dituzten demokraziaren eta berdintasunaren ereduetatik oso urrun egon arren, Burkeren analisia esfera praktikoa ulertzeko teoriaren mugak azpimarratzen dituen zientzia esperimentala dela esan daiteke.