Tolerantziari buruzko tratatua

Egilea: Voltaire (François M. Arouet)
Itzultzailea: Irati Bereau Baleztena
Sarreragilea: José Luis Villacañas
Argitaratzailea: Esteban Antxustegi Igartua
Arloa: Gizarte eta Zuzenbide Zientziak
Azpiarloa: Filosofia
Bilduma: Limes
ISBN: 978-84-9860-435-1
Urtea: 2010
Orrialdeak: 266
Neurria: 13x21
Edizio mota: Rustikoa
Salneurria: Formatu inprimatua: 15,00 € (BEZ barne) 
                          PDF formatua: 6,97 € (BEZ barne)

 

1763ko otsailaren 20an, eskutitz hau idatzi zidaten Languedocetik:

«Tolerantziari buruz idatzi duen lana errukiz eta egiaz beterik dagoela iruditzen zait, baina beldur naiz ez ote dion mesede baino kalte gehiago egingo Calas sendiari. Izan ere, gurpilean hilaraztea agindu zuten zortzi epaileak erresumindu egin ditzake. Berorren liburua sutan erretzeko eskatuko diote parlamentuari, eta fanatikoek —ez baitira desagertuko— amorru biziz erantzungo diote arrazoiaren ahotsari (…).»

Hauxe izan zen nire erantzuna:

«Tolosako zortzi epaileek, nahi badute, nire liburua erretzea agin dezakete; ez dago hori baino gauza errazagorik. Azken batean, Lettres provinciales gutunak ere erre zituzten, eta nire lana baino askoz ere baliotsuagoak ziren, ezbairik gabe. Norbera libre da gustuko ez dituen liburuak eta paperak etxean erretzeko.

Nire liburuak ezin die ez mesederik ez kalterik egin calastarrei. Nik ez ditut sekula aurrez aurre ezagutu. Erregearen kontseilua inpartziala eta irmoa da, legeek eta zuzentasunak diotenaren arabera epaitzen du, eta frogetan eta prozeduretan oinarritzen da. Juridikoa ez den idazki batek ezin du inongo eraginik izan, zeinaren mamiak zerikusirik ez baitu epaitzen den kasuarekin. (...)»

François-Marie Arouet, Voltaire (Paris, 1694-1778), Argien Mendeko autorerik ospetsuenetakoa da. Bere idazkera zorrotz eta ironikoa zela eta, kartzela eta erbestea ezagutu behar izan zituen, botere politikoak zein erlijiosoak baliatzen zuten sineskeriaren eta fanatismoaren kontra etengabe borrokatzea izan zelako filosofoaren xede nagusia. Horretarako, Historiari heldu behar zitzaiola uste zuen, baina arrazoimenaren argiaren laguntzaz, hau da, teologoek eta erudituek egindako interpretazioak zalantzan jarriz. Tolerantziari buruzko tratatua (1763) idazlan berezia da, Calas kalbinistaren kasu hunkigarriaren defentsan idatzi zuelako Voltairek. Horretarako, historian zehar eta erlijio-sinesmen desberdinetan barrenean kontsentitu diren gehiegikeriak eta horien ondorioak -inkisidore zorrotzak, kofradiakide sektarioak, penitente buruberoak, jaun arbitrarioak, fanatiko anonimoak- aztertzen dira testu honetan, baita haiei buruz egin diren interpretazio okerrak ere. Filosofo deista zen aldetik, Naturaren ahotsaren bidez -prosopopeian- azaltzen du Voltairek tolerantziari buruzko bere nozioa.