Virginia estatuari buruzko oharrak

Egilea: Thomas Jefferson
Itzultzailea: Iñaki Iñurrieta Labayen
Sarreragilea: Ramón Mäiz Suárez
Argitaratzailea: Esteban Antxustegi Igartua
Arloa: Gizarte eta Zuzenbide Zientziak
Azpiarloa: Filosofia, Politika
Bilduma: Limes
ISBN: 978-84-9860-748-2
Urtea: 2012
Orrialdeak: 216
Neurria: 13x21
Edizio mota: Rustikoa
Salneurria: 18,00 € (BEZ barne)

 

Virginiako estatuari buruzko oharrak da Thomas Jeffersonek argitaratu zuen liburu bakarra. Hainbat eta hainbat gutun, Estatu-paper, bi konstituzio eta dozenaka legeren egile bada ere, idazlan honetan zehaztuko du bere pentsaera politikoa -jatorriz, galdetegi bati emandako erantzun multzo gisa osatua izan arren-, hain modu koherente, sistematiko eta pertsonalean zehaztu ere, non, handik urte askora (1826an) aitortuko duenez, denboraren joanak ez baitu "aldatu printzipio bakar bat ere" han aldezten disuenen artean.

Jefferson 1780an hasi zen idazten testua, eta 1782an amaitu zuen; 1784an eman zuen argitara, frantsesez, eta 1787an ingelesez, bertsio zuzenduan; harrezkero, berrikusi eta behin eta berriz ukitu zuen, baina ez zuen beste argitalpen luzatu edo zuzendurik egin. Liburu honen jatorria oso da bitxia: François Marbois Filadelfiako enbaxadako kideak Kongresu Kontinentaleko zenbait kideri bidalitako galdetegi bat izan zen hasieran. Virginiako delegatuetako batek, berriz, Jeffersoni bidali zion, estatu hartako Gobernadorea baitzen. Gorabehera askoren ondoren: Ingalaterrarekiko gerra, seme baten heriotza, emaztearen gaixoaldia, 1781eko abenduaren 20an bidali zizkion erantzunak Marboisi.

Idazlan honetan, Jeffersonek eszepzionalismo amerikarraz duen ikuspegia garatzen du, eta bere pentsaeraren lehen bertsioa aurkezten hainbat gairi buruz: Amerikako natura, Errepublika, federazioa, Amerikako indiarrak, esklabotza, emakumea eta beste.