LIMES 28

Quaderni del carcereren antología I. Materialismo historikoa, zientzia modernoa eta Benedetto Croceren filosofia

Irudia

Egilea: Antonio Gramsci
Itzultzaileak: Unai Begiristain Goiburu eta Saroi Jauregi Aiestaran
Sarreragilea: Fabio Frosini
Argitaratzailea: Esteban Antxustegi Igartua
Arloa: Artea eta Giza Zientziak
Azpiarloa: Soziologia; Filosofia; Politika
Bilduma: Limes
ISBN: 978-84-1319-486-8
Urtea: 2022
Orrialdeak: 442
Edizio mota: Rustikoa
Salneurria: 28,00 € (BEZ barne)

Antonio Gramsci (Ales, Sardinia, 1891–Erroma, 1937), politikari sozialista, hizkuntzalari gisa trebatu zen Turingo Unibertsitatean. Ikasketak utzi, eta kazetari aritu zen 1914tik aurrera, eta protagonista gisa esku hartu zuen Italiako «biurteko gorri» iraultzailean, 1919-20 bitartean. 1921ean, Italiako Alderdi Komunista sortzen parte hartu zuen, zeinaren idazkari bihurtu baitzen ondoren. 1922-26 artean, Internazional Komunistako buruzagi gailenen artean jardun zuen. Erregimen faxistak 1926an kartzelaratu zuen, eta, hil zenean (1937), ohar sorta mardul bat utzi zuen, zeinak Quaderni del carcere (Kartzelako koadernoak) izenburuarekin argitaratu baitzituzten 1948-51 bitartean.

Quaderni del carcere Antonio Gramscik 1937an hil zenean utzitako testu-bilduma nabarmen bat da. Hainbat formatutako 33 koaderno eskolastiko dira, 1929 eta 1935 artean sortuak. Kartzelan idatzi zituen, baldintza kaskarretan; izan ere, liburu eta aldizkari gutxi zituen eskura, eta etengabeak ziren espetxe-agintarien konfiskatze-mehatxuak. Koadernootan, Italiaren historiari buruzko ikerketa zabal baten inguruabarrak eman zituen Gramscik, Europako eta munduko historiaren esparruan eta hainbatetan birformulatu eta egokitutako lan-planetatik abiaturik. Haren xedea ez zen iraultzak Mendebaldean izaniko porrota azaltzea bakarrik, baizik eta sakonagotik hausnartu nahi izan zuen Mendebaldeko zibilizazio osoaren krisi politiko, sozial eta kulturala. Ikerlan honen arkitekturan –zatika idatziriko lana da, baina ez barne-sistematikotasunik gabea–, askotariko gaiak jorratzen dira, hala nola antropologia, ekonomia, historia, literatura-kritika eta teoria politikoa. Alabaina, guztiak daude loturik marxismoa «praxiaren filosofia» gisa birformulatzeko proiektuarekin; hots, mundu garaikidea ulertzeko eta eraldatzeko gai den filosofia gisa. Nonahi aitortzen dira gaur egun ikuspegi horren zabaltasuna eta originaltasuna. Hori horrela, xx. mendeko pentsalari zorrotzenetakotzat jotzen da Gramsci, eta, horretaz gainera, gaur egun gehien irakurtzen diren italiar autoreetako bat da.