Enkhiridion (eskuliburua)

Egilea: Epikteto
Itzultzailea: Iñaki Usabiaga Sukia
Sarreragilea: Iñaki Usabiaga Sukia
Argitaratzailea: Esteban Antxustegi Igartua
Arloa: Giza Zientziak
Azpiarloa: Filosofia; Etika; Morala
Bilduma: Limes
ISBN: 978-84-9860-030-8
Urtea: 2007
Orrialdeak: 138
Neurria: 13x21
Edizio mota: Rustikoa
Salneurria: 9,00 € (BEZ barne)

 

OROIT ZAITEZ AUTOREAK NAHI DUEN bezalako antzerkiaren antzezle zarela: laburrarena laburra nahi badu, luzearena baldin eta luzea nahi badu. Zuk behartsuarena egitea nahi badu, dagokion bezala egin dezazun ere nahi du. Berdin herrenarena, agintariarena edota partikular batena. Hau da, beraz,zure zeregina: eman zaizun pertsonaia ongi antzeztea; hautatzea, ordea, beste bati dagokio.

EPIKTETO filosofo grekoa (55-135), estoikoen eskolakoa, esklabo bizi izan zen bere bizitzaren urte gehienetan, Erroman. Behin libertatuta, Greziako Nikopolis hirian bere eskola propioa sortu eta erromatar patrizio asko bertara erakarri zituen, besteak beste, Flabio Arriano, Adrianoren garaian itzal handiko historiagile bilakatu zena.

"Enkhiridion (Eskuliburua)" Epiktetoren ikasbidea dugu. Pasarte laburrez osaturiko testu horretan, norberaren ezagutzea eta bertutea praktikatzea aldarrikatzen dira, ataraxia (aztoramen gabetasuna) eta apatheia (sentimen gabetasuna) printzipioetan oinarrituta, alegia, azaleko itxuraz haratago, arrazoizko ekite onberak gidaturik, halabeharrak ezarritako patua bere horretan onartzea.