Diapsalmata

Egilea:  Soren Kierkegaard
Itzultzailea: Juan Mari Mendizabal Sarasua
Sarreragilea: Virginia Careaga Guzmán
Argitaratzailea: Esteban Antxustegi Igartua
Arloa: Giza Zientziak
Azpiarloa: Artea
Bilduma: Limes
ISBN: 978-84-9860-031-5
Urtea: 2007
Orrialdeak: 64
Neurria: 13x21
Edizio mota: Rustikoa
Salneurria: 6,00 € (BEZ barne)

 

NIRE NAHIGABEA NIRE GAZTELUA DA, arranoen habien antzera mendien gailurretan kokatua, hodeien artean; inork ezin dezake erasoz hartu. Bertatik errealitatera jaisten naiz hegan, eta harrapakinari heldu; ez naiz, baina, behean geratzen, etxera eramaten dut harrapakina, eta harrapakin hori nire gazteluko tapizetan bilbatzen dudan irudi bat da. Orduan hildako baten moduan bizi ohi naiz. Bizi izandako guztia ahanzturaren bataioan murgiltzen dut oroitzapenaren eternitatea arte. Denborazkoa den oro, ezusteko oro ahaztua gertatzen da, ezabatua. Orduan agure zahar ileurdin baten modura geratzen naiz, gogoetatsu, eta irudiak esplikatzen ditut ahots motelez, ia xuxurlatuz, eta haur bat dut alboan entzuten, nahiz eta dena gogoratzen duen, are nik kontatu baino lehen ere.

SØREN KIERKEGAARD (Kopenhage, 1813-1855) idazle aparta izan zen. Pentsamenduaren historian handienetariko bat, giza existentziari loturiko bere jarrera estetiko-etiko-filosofikoa literatur obra konplexu eta aberatsen bidez eman zuen ezagutzera.

"Diapsalmata" hauek aforismo- sorta bat osatzen dute. Bertan, idazlearen pasioaren handia, sentsibilitatearen fintasuna eta irudimenaren indarra oihuka ari dira espirituaren mintzoa aska dadin, ahots ozen, beldurgarri, iraunkor, garratz eta zital baten bidez.