Printzea

Egilea: Nikolas Makiavelo
Itzultzailea: Juan Martín Elexpuru Arregi
Sarreragilea: Iñaki Vázquez Larrea
Argitaratzailea: Esteban Antxustegi Igartua
Arloa: Giza Zientziak
Azpiarloa: Filosofia
Bilduma: Limes
ISBN: 978-84-9860-116-9
Urtea: 2008
Orrialdeak: 126
Neurria: 13x21
Edizio mota: Rustikoa
Salneurria: 9,00 € (BEZ barne)

 

Hemen esan beharra dago printzeak saiatu behar duela bera baino lagun boteretsuagorik inoiz ez adiskide hartzen beste batzuk erasotzerakoan, behar gorrian aurkitu ezean, bederen, goian esan dudan bezala; irabazten badu, haren gatibu geratzen delako. Eta printzeek ez dute inoren menpe egon behar, ahal izanez gero. Veneziarrek frantsesei lagundu zieten Milango dukearen aurka, eta lasai asko egon zitezkeen horrelakorik egin gabe; hondamendia bilatu zuten. Baina laguntzari uko egitea ezinezkoa bada, florentziarrei gertatu zitzaien bezala aita santua eta Espainia beren armadekin Lonbardia erasotzera zihoazenean, orduan printzeak baten alde egingo du goian esandako arrazoiengatik. Eta inork ez dezala pentsa beti hautu segurua egingo duenik, hobe da jakitea denak direla duda-mudazkoak; horrelaxe izaten baitira gauzak, eta nahikoa izaten da ezbehar batetik ihes egin nahi izatea, beste batean erortzeko; baina arazoen izaera ezagutzean datza zuhurtasuna, eta aukera txarren artean onena egitean.

Nikolas Makiavelo (Florentzia,1469-1527), Errenazimenduko pentsamendu politikoaren deskribatzaile eta teorikorik garrantzitsuenetariko bat izan zen. Beraren idatziek eragin handia izan zuten aurrerantzean, ondorengo mendeetan politikaren izaeraz eta gizarte-egituraketa berriaren inguruan eman zen eztabaidaren adierazle bilakatu baitziren.

Printzea Makiavelo hil ondoren argitaratu zen (1532). Botereari buruzko tratatu honetan printzerri bat nola eskuratu, defendatu eta indartu daitekeen deskribatzen da, baita printzearen dohainak eta ahuldadeak zein diren eta horiek nola ezkuta daitezkeen ere, horretarako aldeko nahiz kontrako adibideak erabiliz.