Sagua, eulia eta gizakia

Egilea: Jacob, François

Itzultzailea: Juan Garzia

ISBN: 84-8373-661-6

Formatua: 16 x 24 zm

Hizkuntza: Euskara

Urtea: 2004

Prezioa: 16,00€ (zerga barne)

Orrialdeak: 198 or.

Genetikaren epopeia arrunta

Genetika-lanen sorreraz, bilakabideaz eta etorkizunaz mintzo zaigu François Jacob: "Molekulak, ugalketa eta eboluzioaren brikolajea ditugu hemen hizpide. Ikusiko dugu, orobat, nola diharduten biologoek, nola heltzen dio ten ederrari eta egiari, ongiari eta gaizkiari".

Genetikaren inguruko azalpen apainen haritik, ordea, munduko gatazka bizien erdira dakar Jacob-ek zientzia. Leporatu ohi zaion hoztasun eta urruntasunetik, giza auzien plazara datorkigu jakintza. Izan ere, hankaz gora jarri ditu aurrerapenak gizartearen hainbat sineste eta balio oso sustraitu, baina gainazpikatze horrek ez du esan nahi, Jacob-en ustez, elkarren aurka daudenik zientziaren aurrerabidea eta giza jokaera zintzoa: "Gizadiaren arrisku nagusia ez da jakintzaren garapena, ezjakintasuna baizik".

Arriskuak arrisku eta mamuak mamu, diosku, ezaguera eta gizatasuna ezkontzetik etorriko dira gizarteak aurrerantzean beharko dituen balioak, mundu-ikuskera berri bati egokituak. "Nahaste ikaragarri bat gara: azido nuk1eikoak eta oroitzapenak, desirak eta proteinak ditugu osagai. Amaitzear den mendea biziki arduratu da azido nuk1eikoez eta proteinez. Datorrenak oroitzapenei eta desirei helduko die. Gai izango ote da auziok ebazteko?".

François Jacob (Nancy, 1920)

François Jacob izen handiko ikertzailea da, hogeita hemezortzi urtez Pasteur Institutuan jarduna biologia- eta genetika-arloa jorratzen. Nobel saria jaso zuen, 1956an, André Lwoff eta Jacques Monod-ekin batera. Bere zientzia-lan onarrizkoaren osagarri, beti izan du dibulgaziorako kezka. Ospetsuen honetaz gainera, baditu beste zenbait liburu argitaratuak, genetikaren inguruan betiere.