Bilbao Laboratory of Experimental Analysis (BILBAO LABEAN)

Bilbao Laboratory of Experimental Analysis (Bilbao-LABEAN) Ekonomi Analisiaren Oinarriak I Sailaren zuzendaritzapean dago. 2009ko ekainaren 23an inauguratu zen.
Laborategiak puntako teknologia du erabilgarri, sare batean konektatutako 45 ordenagailuz. Gainera, kontrol gela handi batean beste 5 ordenagailu daude eta 4 sare-zerbitzari.
Laborategiak, esparru kontrolatu batean, banakakoek zein erakundeek indibidualki eta elkarri eraginez egiten dituzten hautapenak aztertzea du helburu.
Laborategiko zuzendaria José Ramón Uriarte irakaslea da

https://www.ehu.eus/jruriarte/JRUriarte/

 

Laborategiaren irekitze eguneko argazkiak