Promoziorako irizpideak

Ekonomi Analisiaren Oinarriak I sailaren promozio irizpideek katedradun (eta irakasle oso eta ikerketa irakasleentzat) eta titularrentzat (eta irakasle agregatu eta doktore ikertzaileentzat) bi oinarri dituzte: A) Kanpoko epaimahaia eta B) Kanpoko ebaluazioa.

Kanpoko epaimahaia

Katedrarako epaimahaia bost katedradunek osatuko dute Ekonomi Analisiaren Oinarriak alorreko Sail hauetakoak (RePEC/IDEAS rankingaren arabera): Departamento de Economía, Universidad Carlos III de Madrid; Departament d'Economia i Empresa, Universitat Pompeu Fabra; Departament d'Economia i Història Econòmica, Universitat Autònoma de Barcelona; Departamento de Fundamentos del Análisis Económico, Universidad de Alicante; eta Departament d'Anàlisi Económica, Universidad de València.

Hamar izeneko zerrenda egingo da. Bi urtero berriztatuko da haien erdiak aldatuz, katedra edo titular oposaketaren bat izan bada denboraldi horren barruan.

Titularrerako epaimahaia bi katedradunek (aurreko zerrendatik hartuta) eta hiru titularrek (aipatutako unibertsitateetakoak) osatuko dute.

Kanpoko ebaluazioa

i) Akreditatutako edozeinek kanpoko hiru ebaluatzailek bere lanaren ebaluazioa egin dezaten eska diezaioke sailari. Ebaluatzaile hauek A puntuko katedradun zerrendatik aleatorioki hartuko dira. Titularrerako prozedura berdina izango da baina kanpoko bi ebaluazio eskatuz hiru beharrean.

ii) Nahi izanez gero hautagaiak ebaluatzaileetako bat bere ikerkuntza arlokoa izatea eska dezake.

iii) Ebaluazio positiboa lortzeko aldeko hiru txosten beharko dira (titularrentzat bi).

iv) Hiru ebaluatzaile hauek (bi titularren kasurako) epaimahaiaren parte izango dira.

- Katedradun (edo titular) plaza betetzeko, sailak lehiaketa publikorako deia egingo du behin hautagai akreditatu batek kanpoko ebaluazio positiboa lortzen duenean.

v) Epaimahaiari kanpoko ebaluazioen informazioa pasako zaio.

vi) Plaza egonkor berriei buruz saila funtzionaritza bidearen alde egon arren irakasle agregatu plazak eskatu ahal izango dira salbuespen lez, dena den, unibertsitateko titular plazan bilakatzeko hitzarmen publikoarekin (honetarako ebaluazio berriak eskatu beharko dira). Irakasle osorako prozedura (eta ikerketa irakasleentzat) katedradunentzakoen berdina izango da. Irakasle agregaturako prozedura (eta doktore ikertzaileentzat) titularrentzakoen berdina izango da.