Fakultatea

Aurkezpena

UPV/EHUko Farmazia Fakultateko Dekanotza Taldearen izenean, ongi etorri gure Ikastegiaren web orrira.

Gure Fakultatea UPV/EHUko Arabako Campusean dago, Gasteizen. Fakultate gaztea gara, 1988an sortua,  baina sendotuz eta izen ona hartuz joan gara bai unibertsitatekideen artean eta bai gizartearen eta gure arloko profesionalen aurrean ere. Gaur egun, Farmazia Fakultateak Graduko eta Graduondoko mila eta bostehun ikasle baino gehiago dauzka, berrehun irakasletik gora, esperientzia handia daukatenak irakaskuntzan, ikerketan eta kudeaketan eta administrazio eta zerbitzuetako hogeita hamar langile baino gehiago.

Osasun Zientzien adarreko bi titulazio eta Zientzien adarreko bi titulazio eskaintzen ditugu. Osasun Zientzietakoak dira Farmaziako Gradua eta Giza Nutrizioko eta Dietetikako Gradua, 2019-2020 ikasturtetik Gradu Bikoitz gisa ere ikas daitezkeenak; Zientzietakoak, berriz, Elikagaien  Zientzia eta Teknologiako Gradua eta Ingurumen Zientzietako Gradua. Horretaz gain, interes handiko Master ofizialak ere ematen ditugu.

Azpimarratzekoa da, bestalde, gure Fakultatearen ikerketa jardun bizia. Horren lekuko dira diru laguntza jasotzen duten ikerketa proiektu ugariak, defendatzen diren doktorego tesiak eta urtero argitaratzen diren lan zientifikoen kopuru handia. Horrek guztiak erreferentzia bihurtzen du gure Fakultatea Euskal Herriko I+G+Bn.

Eskerrik asko gure Fakultatea ezagutzeko interesagatik. Espero dugu gure web orriko informazioa lagungarri suertatzea.

Agur bero bat,

Manoli Igartua Olaechea
Dekanoa