Esteka Interesgarriak

UPV/EHUko posta elektronikora nola sartu eta norberaren helbide elektronikora nola desbideratu

Sartzea:

1. Joan https//www.ehu.eus/correow helbidera, eta sartu erabiltzaile izena.
2. Hautatu "Ikasleak/Alumnos" zerbitzaria eta hizkuntza; ondoren, sartu pasahitza eta sakatu "Hasi saioa" botoia.

Desbideratzea:

Badago aukera xxxxxx@ikasle.ehu.eus helbidean jasotako posta elektronikoa beste helbide batera desbideratzeko, Ikasle postontzian jasotako postaren kopia bertan utzita edo utzi gabe, ikaslearen nahiaren arabera.
1. Leihoaren goiko aldean, ezkerrean, dagoen "Posta" menuan, aukeratu "Iragazkiak".
2. Beste menu bat irekiko zaizu, eta bertan "Birbidali" hautatu beharko duzu.
3. Irekiko den leihoan, adieraz ezazu ea jasotako mezuen kopia utzi nahi duzun Ikasle postontzian, eta idatz ezazu zein helbidetara desbideratu nahi dituzun mezuak.
4. Prozesua amaitzeko, sakatu "Gorde" botoia.

BESTE ESTEKA BATZUK