Farmazia Fakultateko Sailak

Ikastegiko irakaskuntza eta ikerkuntzaren ardura sailen eskuetan dago. Sailen gobernua Zuzendariari eta Saileko Kontseiluari dagokie, eta Kontseiluan irakasleak zein ikasle eta administrazio eta zerbitzuetako langileak daude, haien taldeen ordezkari gisa. Kontseiluko kideen kopurua eta taldeen arteko banaketa sail bakoitzaren arautegian zehazten dira.

Farmazia Fakultateari atxikitako irakasleak dituzten sail guztiek pertsona bana izendatzen dute sailak Fakultate honetan dituen zereginak koordina ditzan. Sailaren xedea ikastegi honetan dogoenean, irakasle arduraduna Saileko Zuzendaria da; bestelakoetan, sailak berak irakasle bat izendatzen du funtzio horiek betetzeko.

Fakultate honetan irakaskuntza duten sailak hauek dira: