Elikadura-Kalitatea eta Segurtasuna

Aurkezpena

Helburu bikoitza duen masterra da (helburu PROFESIONALA eta IKERKETAkoa), DOKTOREGOrako sarbidea ematen duena, BIKAINTASUN AIPAMENArekin.

Erakunde eta entitate askotako irakasleak ditu: UPV/EHU, estatuko beste unibertsitate batzuk, CSICko Ikerketa Zentroak, Teknologia Zentroak, Herri Administrazioa eta Elikadura Sektoreko enpresak.

Practicuma-Master Amaierako Lana (MAL) hainbat tokitan egin daiteke: UPV/EHUko, Ikerketa Zentroetako edo Teknologia Zentroetako laborategietan, edo elikadura arloko Enpresa edo Erakundeetan.

Ikasle bakoitzari tutore bat ezartzen zaio, laguntza eta aholkularitza jasotzeko.

Masterrak bi alderdi lantzen ditu: doktoregora bideratutako ikerketa lana, eta beste alor batzuetako lan profesionala.

Kualifikazio-maila

Titulu honek Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruko (MECES) 3. maila du aitorturik; maila hori Kualifikazioen Europako Esparruko (EQF) 7. mailaren parekoa da, urtarrilaren 23ko 22/2015 Errege Dekretuak jasotzen duenez (BOE 2015/02/07).

Master hau ikerkuntza jardunera dago bideratuta, doktorego ikasketen aurreko urrats gisa