Nutrizioa eta Osasuna

Aurkezpena

Elikadura eta Osasuna Masterra ikerketa master bat da, Islas Balears eta Rovira i Virgili Unibertsitateekin partekatzen den "Nutrigenomika eta Nutrizio pertsonalizatua" unibertsitate arteko doktoregorako sarbidea ematen duena. Master honek prestakuntza espezializatua eman nahi die elikaduraren alor berritzaile eta puntakoenetan ikertu nahi duten pertsonei.

Masterraren programaren bidez, hainbat gaitasun eskuratzen dira: giza nutrizioari buruzko ezagutzak aplikatzea; kolektibo berezien nutrizio ezaugarriak desberdintzea; patologia nutrizionalaren alterazioak identifikatzea eta nutrizio klinikoan txertatzea, eta nutrizioan eragiten duten faktoreak identifikatzea; elikadura arriskuak aztertzea eta ebaluatzea; eta estrategiak lantzea elikaduraren bidez norbanakoen eta komunitateen osasuna hobetzeko, elikadura ohitura osasungarriak ezartzearekin batera.

Prestakuntza honen oinarrian gizartean gero eta zabalduago dagoen behar bat dago: pertsonen bizi kalitatea hobetzea elikadura egoki eta, ahal den neurrian, pertsonalizatu baten bidez.

Kualifikazio-maila

Titulu honek Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruko (MECES) 3. maila du aitorturik; maila hori Kualifikazioen Europako Esparruko (EQF) 7. mailaren parekoa da, urtarrilaren 23ko 22/2015 Errege Dekretuak jasotzen duenez (BOE 2015/02/07).

Master hau ikerkuntza jardunera dago bideratuta, doktorego ikasketen aurreko urrats gisa