Ongi etorri UPV/EHUko Ingeles eta Aleman Filologia eta Itzulpengintza eta Interpretazioa Sailaren web gunera.

 

Sail honetan 60 irakaslek dihardugu, bai eta hainbat ikertzailek eta prestatze bidean diren bekariek ere.

Atari honen bidez, gonbite egin nahi dizugu nor garen, zertan aritzen garen eta, bai irakaskuntzan nola ikerkuntzan, zer eskaini ahal dizugun jakin dezazun.

Albisteak

Doktorego sari bereziak

Sailaren bitartez defendatutako doktorego tesiak

Lehenengo argitaratze data: 2015/09/14

 2012/2013 ikasturteko doktorego sari berezia.

  • Agurtzane Azcaray Garay andreari, María del Pilar García Mayo doktore andrearen  zuzendaritzapean egindako nazioarteko doktorego tesiagatik: "GENDER AND TASK MODALITY IN EFL TASK-BASED INTERACTION". Tesia Ingeles eta Aleman Filologia Sailaren bitartez defendatu zuen.

 

2011/2012 ikasturteko doktorego sari bereziak.

 

  • Elizabete Manterola Agirrezabalaga andreari (saileko irakaslea), Ibon Uribarri Zenekorta doktore jaunaren zuzendaritzapean egindako  doktorego  tesiagatik: "EUSKAL LITERATURA BESTE HIZKUNTZA BATZUETARA ITZULIA. BERNARDO ATXAGAREN LANEN ITZULPEN MOTEN ARTEKO ALDERAKETA"

 

  • María Basterrechea Lozano andreari, María del Pilar García Mayo doktore andrearen zuzendaritzapean egindako doktorego tesiagatik: "INTERACTION AND FOCUS ON FORM IN A DICTOGLOSS TASK IN SECONDARY EDUCATION: A COMPARATIVE STUDY OF CLIL AND MAINSTREAM LEARNER PRODUCTION".

Zorionak!