2016-17ko Bigarren Lauhilabeteko ekitaldiak

GENERO BERDINTASUNAREN ALDE

Noiz eta non

2015/03/11, 15:30

Kokapena

Gradu-aretoa - Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
Avenida de Tolosa 70 - 20018 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Martxoaren 8an Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzen da, eta Fakultateak bere egiten du genero berdintasunaren aldarrikapena.

Aurtengo UPV/EHUko ekitaldi instituzionala Vitoria-Gasteizko Irakasleen U.E.n izango da. Ekitaldiaren inguruko informazioa, eta 2014ko abenduaren 18an Gobernu Kontseiluak onartutako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako II. Plana, eskuragarri daude Berdintasunerako Zuzendaritzaren webgunean.WEB .

Aldarrikapena egun bakarreko kontua izan ez dadin, Filosofiako Mintegi Irekiarekin batera, FIHEZIko Berdintasunerako Batzordeak antolatu du zine-forum bat, "Air Doll" (Hirokazu Kore-eda, 2009) filmaren inguruan. filma ikusi ondoren, guztiontzat irekia izango den eztabaida egingo dugu. Zuen zain gaude!

Filma: Air Doll (zuzendaria: Hirokazu Kore-eda, 2009)
Noiz: Martxoaren 11n, 15:30tan
Non: Gradu Aretoan Batzarrean.