Fakultatea

Aurkezpena-Fakultateko Dekanoaren agurra

Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea osatzen dugun  pertsona guztien izenean, ongi etorriak.

Gaur egun gure Fakultatean ondoko Graduak eskaintzen dira: Filosofia, Gizarte eta Kultur Antropologia, Gizarte Hezkuntza eta Pedagogia.

Unibertsitate Masterrak hauek dira: Feminismo, genero e igualdad/ Ikasketa Feministak eta Generoa; Filosofia, Zientzia eta Balioak; Mundu Globalerako Filosofia; Derrigorrezko bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako irakasleen prestakuntza; Eleaniztasuna eta Hezkuntza/ European Master in Multilingualism and Education; Gizarte eta Hezkuntzako eremuen Ikerketa.

Fakultatea honakook osatzen dugu: 125 irakasle, gehienak doktoreak, 20 pertsona administrazio eta zerbitzuetakoak eta 1.000 ikasle (800 gradukoak eta 200 masterrekoak).

Fakultatean irakas eta ikerkuntza lan  handia egiten da. Eremu guztietan ditugu ikerketa talde finkatuak, ikertzaile gazteen karrera bultzatzeko oinarria direnak.
Etengabeko hobekuntzaren ikuspegitik lan egiten dugu. Horretarako pertsona guztien (irakasle, ikasle eta administrazio eta zerbitzuetako pertsonak) parte hartzea beharrezkoa dugu.

Web orri honek Titulazioen, zerbitzu ezberdinen eta Fakultatean dauden Sailei buruzko informazioa dauka.  UPV/EHU eta bere gobernuko organoen informazioa ere badago, baita ikasketa planen informazio zehatza, irakasgai bakoitzaren programekin. Ikasturteko ordutegiei, azterketei eta tutoretzei buruzko informazio puntuala ere aurkituko duzue.
Bukatzeko esan zuen esku gaudela bai Dekanotzan bai gure Zentroan dauden Sail eta Zerbitzu guztietan.