Gradu amaierako lanak

Informazio orokorra

Helburua

Gradu Amaierako Lana honetan datza: ikasleak, bere kabuz, zuzendari batek zuzenduta, memoria, azterlan, txosten edo irizpen original bat egin behar du Graduan landutako gairen baten inguruan (Fakultateko sail desberdinek aurkeztutako proposamenen artean aukeratuko da gaia).

Tramitazioa

  1. Programa informatikoan sartu ahal izateko
    Ikaslea sartu ahal izango da programa informatikoan baldintza hauek betetzen dituenean: Lehenengo, bigarren eta hirugarren mailetako 180 kredituetatik gutxienez 130 kreditu gaindituak izatea eta Gradua bukatu ahal izateko behar diren ikasgai guztiak matrikula egina izatea.
  2. Aurrematrikula

    Aukeraketa: GAURen (GRAL profila) GRAL proposamen guztiak agertuko dira. Ikasle bakoitzak proposamen horietako 10 hautatu behar ditu. Esleipena: Adierazitako lehentasunetatik, GRAL-batzordeak haietako bat esleituko dizu, batez besteko nota onena irizpidetzat hartuta. Hortik aurrera, GRALa egiteari ekingo zaio. Hala ere, GRAL Batzordeak zuzenean esleituko ditu gaiak eta zuzendariak horrela erabakitzen duenean, beti ere honelakoak salbuespenak izango dira. Erabakia idatzita emango da.

  3. GRALaren matrikula
    GRAL irakasgaiaren matrikula formala azterketa garai bakoitzaren ondoren egin ahal izango da, ikasketa planeko irakasgai guztiak gainditu ondoren, betiere.Matrikula Gaur-en perfilatik egingo da.

    Deialdiak: 

     

    • Lehenengo lauhileko ohiko deialdian: urtarrila
    • Bigarren lauhileko dealdian: ekaina
    • Ez ohiko deialdia (Oihiko deialdian ez diren edo gainditu ez direnentzat): iraila
     

     

  4. Defentsa eskaera GAUR bidez
    GRALa defendatzeko, lehenengo, ikasleak lana aurkeztu beharko du azterketen egutegian argitaratutako datetan.
    Beraz, matrikula egin eta gero, zure adjudikazioan sartu beharko duzu(Gaur):

    • Defentsa eskaera Gaur bidez egin behar da -profila: "Karrera-Amaierako Proiektuen-Gradu Amamierako Lanen KudeaketaGaur
    • Esleitutako GRALa ikusteko joan "Adjudikazioaz" (Proiektuaren/lanaren xehetasunak) atalera eta markatu ondoko eremuak:
      • Deialdia eta hizkuntza
      • "eskatu defentsa"
      • Zuree GRALa zuzentzen duenak zure eskaera jaso eta oniritzia eman beharko du
  5. Emateko dokumentazioa

    GRALaren paperezko 3 kopia enkuadernatuak, portada hau erabiliz, eta CD batean lanaren kopia bat (PDF formatuan). Euskarrian idatzita agertuko da ikaslearen izen-abizenak eta dagokion gradua. Dokumentazioa emateko Idazkaritzan hitzordua eskatu.

  6. Ebaluazioa eta kalifikazioa
    Ikasleak aurkezpena egin ondoren eta zuzendariaren txostena aztertu ondoren, zer kalifikazio dagokion erabakiko du Epaimahaiak.
    Epaimahaiko presidentea arduratuko da kalifikazio aktak bete eta administrazio zerbitzuei entregatzeaz.


 

 

KONTAKTUAK: GRAL Irakasleak: Gizarte Antropologia: Mari Luz Esteban Galarza, Iñaki Arrieta Urtizberea ml.esteban@ehu.eus, i.arrieta@ehu.eus; Gizarte Hezkuntza: Joxi Imaz Bengoechea, j.imaz@ehu.es, Filosofía: Arantza Etxeberria Agiriano, arantza.etxeberria@ehu.eus, Pedagogia: Javier Galarreta Lasa,  javier.galarreta@ehu.es, Fakultateko GRAL koordinatzailea: Iñigo Galzacorta Muñoz,  inigo.galzacorta@ehu.es.