Nazioarteko Harremanak eta Mugikortasun Programak

Fakultateak ezarritako betebeharrak

  • Gradu Amaierako Lana ezin da akordio akademikoan sartu; UPV/EHUko ikasleek hemen egin behar dute, kanpokoek jatorrizko unibertsitatean.
  • Trukea eskatu ahal izateko, beharrezkoa da lehenengo ikasturtea bere osotasunean gaindituta edukitzea, baita espedientean 6,5etik gorako batez bestekoa edukitzea ere.
  • Hautatu den unibertsitatean egingo den egonaldiak lauhilabete bateko luzera izango du Latinamerikarako. Eskabidea egitean zehaztuko da zein lauhilabetekotan egingo den trukea. Eskabideen kopurua dauden plazak baino gehiago baldin bada, orduan espedienteko batez besteko notari emango zaio lehentasuna.
  • Mugikortasun programan parte hartzeko eskaera egin aurretik, ikasleak kontuan hartu behar du hautatutako unibertsitatean UPV/EHU-ko Graduarekin parekatu daitezkeen ikasgaiak daudela. Plaza bat lortzeak ez du bermatzen Hitzarmen Akademikoak Mugikortasun Programen Koordinatzailearen oniritzia izango duenik.
  • UPV/EHU ez den Unibertsitate batetik datozen ikasleek mugikortasun eskaera egiterakoan, espedientearen kopia bat aurkeztu beharko dute gure Fakultatean.
  • Eskaerarekin batera (eskaera gaztelania hizkuntza ofiziala ez den Unibertsitate baterako denean), atzerriko hizkuntzaren ezagueraren ziurtagiria ere entregatuko da."Hizkuntza egiaztatzeari" buruzko informazioa.
  • Mugikortasun Programei buruzko informazio orokorra  Nazioarteko Harremanen Web-ean dago. Urrats guztiak GAUR programaren bitartez egiten dira.
  • Argibide guztiak @ikasle.ehu.es helbidera bidaliko dira. Behar-beharrezkoa da helbide elektroniko hori erabiltzea.
  • Inolaz ere ez dira onartuko UPV/EHUn eginda dauden irakasgaiak, eta ezin
    izango da eskatu harrera-unibertsitatean egindako ikasketak irakasgaion ordez onartzeko. Ikaslea irakasgai batzuetan matrikulatuta egonagatik azterketetara aurkeztu ez bada, irakasgai horiek mugikortasun programaren baitan egin ahalko dira ("aurkeztu gabea" moduan agertzen diren irakasgaiak).