XSLaren edukia

Giza Fisiologia

Ikastegia
Farmazia Fakultatea
Titulazioa
Giza Nutrizioko eta Dietetikako Gradua
Ikasturtea
2019/20
Maila
2
Kreditu kopurua
9
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala5988.5
Gelako p.1116.5
Laborategiko p.2030

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

Irakasgai honetan, ikasleak honako gaitasun espezifikoak (irakasgai honen berezkoak) bereganatu behar ditu:

1. Homeostasiaren oinarri fisiologikoak ulertzea.

2. Giza-organismoaren sistema eta aparatuen funtzioak ezagutzea, haien antolakuntza maila guztietan eta egoera osasuntsuan.

3. Sistema eta aparatu ezberdinen azterketa funtzionalerako oinarrizko metodoen erabilgarritasuna ezagutzea, erabiltzen jakitea eta haien bitartez lortutako emaitzak ulertzea.

Hontaz gain, ikasleak zeharkako gaitasunak garatu behar ditu graduan zehar. Irakasgai honetan landuko ditugun gaitasunak bi dira: talde-lanerako gaitasuna eta lankide zein pazienteekiko errespetua mantentzea.

Ikaskuntza prozesu guztiaren amaieran, ikasleak hainbat ikasketa-emaitza (IE) eskuratu behar ditu, hau da, hainbat elementu ulertu eta ulertzen dituela frogatzeko gai izan beharko litzateke. Irakasgai honen IE-ak hurrengo hauek dira; parentesi artean, bakoitzari dagozkion gaitasunak adierazten dira:

1.Giza-gorputzaren funtzionamenduaren ikuspegi integrala azaltzea (1).

2.Giza-gorputzaren sistema eta aparatuen funtzioak deskribatzea (1).

3.Homeostasia mantentzeko organismoaren erantzunen aurreikustea (2).

4.Organismoak ingurunearen aldaketen aurrean garatzen dituen adaptazio fisiologikoak identifikatzea (2).

5.Oinarrizko azterketa funtzionaletan lortutako datuak interpretatzen jakitea (3).

6.Ezohikoa edo batazbestekotik kanpokoa dena benetan patologikoa denetik ezberdintzen jakitea (3).

Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

ESKOLA MAGISTRALEN ETA GELA-PRAKTIKEN PROGRAMA

- BIOELEKTRIZITATEA: Mintz-potentziala eta ekintza-potentziala; sinapsia eta neurotransmisoreak; muskuluaren kitzikakortasuna.

- NERBIO-SISTEMA: Nerbio-sistemaren antolaketa funtzionala; sistema sentsorialen fisiologia; gorputzeko mugimenduaren kontrola; pentsamenduaren eta emozioen prozesamendua; nerbio-sistema autonomoa eta bere erregulazioa.

- LARRUAZALA: Azala eta bere guruin erantsien fisiología.

- ODOLA: Odolaren ezaugarriak; plasmaren eta elementu formeen fisiologia.

- FISIOLOGIA KARDIOBASKULARRA: Bihotzaren jarduera elektrikoa; bihotz-ponpa; zirkulazio-aparatuaren antolaketa funtzionala; odol-fluxuaren erregulazioa; presio arterialaren erregulazioa; zirkulazio kapilarra eta linfatikoa.

- ARNAS-APARATUAREN FISIOLOGIA: Aireztapenaren mekanika; gasen barreiadura albeoloan; gasen garraioa odolean; aireztapenaren erregulazioa.

- DIGESTIO-APARATUAREN FISIOLOGIA: Listu-jariaketa, murtxikapena eta irensketa; urdail-fisiologia; gibelaren, behazun-xixkuaren eta are exokrinoaren fisiologia; heste meharraren eta heste lodiaren fisiologia; digestio- eta xurgapen-prozesuak.

- GILTZURRUN-FISIOLOGIA: Giltzurrunaren funtzioak; iragazketa glomerularra; tubuluen funtzioa; mikzioa; osmolaritatearen eta bolemiaren erregulazioa; azido/base orekaren erregulazioa.

- SISTEMA ENDOKRINOAREN FISIOLOGIA: Hormonen ekintza-mekanismoak; hormona tiroideo metabolikoak; kaltzemiaren eta fosfatemiaren erregulazio hormonala; gluzemiaren erregulazioa; giltzurrun gaineko guruinaren fisiologia; hipotálamo-hipofisi ardatza; ugalketaren erregulazio endokrinoa.

- TERMOERREGULAZIOA: Gorputzeko tenperaturaren erregulazioa.



LABORATEGI-PRAKTIKAK

Laborategiko saioetan hainbat erregistro-sistemen oinarri fisiologikoak landuko dira.

I.Praktika: Elektroentzefalografia

II.Praktika: Poligrafoa

III.Praktika: Elektromiografia, erreakzio denbora eta biofeedback.

IV.Praktika: Elektrokardiografia

V.Praktika: Presio arteriala, biotzeko hotsak eta espirometria.

MetodologiaToggle Navigation

Eskola magistralak

Eduki teorikoak eskola magistralen bidez landuko dira ikasgelan. Irakasleek kontzeptu berrien ikasketa errazten duten ppt aurkezpenak erabiliko dituzte, testu eta irudiz hornituak. Ikasleen parte hartzea sustatuko da, tarteak utziz galdera, eztabaida edo ikasleen ulermen-maila aztertzea baimentzen duten jarduera laburrentzako.



Gela-praktikak

Hauetan kasuak edo buruketak ebatziko dira taldean, irakasgai honetan zein aurreko irakasgaietan lortutako ezagutza teorikoak erabiliz. Gela-praktiken txostenak ebaluazio jarraiaren parte izango dira.





Laborategi-praktikak

Hauetan elektrofisiologia, funtzio kardiobaskularra eta arnas-funtzioa aztertzeko oinarrizko tresnak eta metodologiak erabiltzen ikasiko da. Saioak irakaslearen sarrera teoriko motz batekin hasiko dira, metodologiaren oinarri teorikoa eta zer nolako emaitzak lortzen diren eta haiek nola interpretatu azalduz. Ondoren, irakasleak aipatutako tresnak nola erabili azalduko du, erakustaldi praktikoa eginez. Jarraian, ikasleak bikoteka edo taldeka antolatuko dira eta azterketak egingo dizkiete batzuek besteei. Azkenik, ikasleak taldeka antolatu eta azterketa funtzionalen emaitzak aztertu eta interpretatu beharko dituzte. Interpretazioak praktika-txostenean bilduko dituzte irakasleek.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

Azken notaren %70a azken azterketaren notari dagokio. Derrigorrezkoa da azterketa hau gainditzea irakasgaia gainditzeko.

Azken notaren %10a laborategi-praktikei dagokie. Ezin da irakasgaia gainditu laborategi-praktika guztiak ondo burutu gabe eta dagozkien praktika-txosten guztiak entregatu gabe. Nota ezartzeko orduan kontutan hartuko da ikasleak “Talde-lanaren eta elkarlanaren sustapena" gaitasunean erakutsitako jarduna.

Azkenik, azken notaren %20a gela-praktiketako txostenetatik lortuko da.



EBALUAZIO JARRAIARI UKO EGIN NAHI DIOTEN ikasleek Azaroaren 9a baino LEHEN egin behar dute eskaera, araudiak ezartzen duen eran.



12.Artikuluan egindako aldaketaren arabera, etengabeko ebaluazioaren kasuan, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren %40 baino handiagoa, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa “aurkezteke” izan dadin.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

eGela plataforman eskegita dagoen materiala (kontrakoa adierazten ez denean).

Gelan eta laborategian landutako materiala: diapositibak, artikuluak, bideoak, dokumentuak eta abar.

Azalpenetatik eratorritako komentarioak, irakaslearen zein ikasleen galderak eta abar.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

GUYTON A.C., HALL J.E., Tratado de Fisiología Médica, 12ª edición (2011). Editorial Elsevier Saunders.



SILVERTHORN D.U., Fisiología Humana, un enfoque integrado, 4ª edición. (2008). Editorial Médica Panamericana.



STANFIELD C.L. Principios de Fisiología Humana, 4ª edición. (2011). Editorial Pearson.



KOEPPEN B.M., STANTON B.A., Berne & Levy Fisiología, 6ª edición (2009). Editorial Elsevier.



POCOCK G., RICHARDS C. Fisiología Humana (2003). Editorial Masson.



FOX S.I. Fisiiología Humana (2004). Editorial McGraw-Hill Interamericana.



GALLEGO M., ZARATE J., CASIS O., ETXEBARRIA E. Osasun-zientzietako ikasleentzako giza-fisiologiako apunteak. (2014). Editorial Gomylex.



GARRO M.A., IRAZUSTA J. Giza Fisiologia (1999). Editorial Elhuyar.

Gehiago sakontzeko bibliografia

TRESGUERRES J. y colaboradores. Fisiología Humana (2004). Editorial McGraw-Hill Interamericana.

BERNE R., LEVY M. Case studies in physiology, 3ª eición (1994). Editorial Mosby.

LÓPEZ-CHICHARRO J., FERNÁNDEZ-VAQUERO A. Fisiología del ejercicio 3ª edición (2006). Editorial Médica Panamericana.

SILBERNAGL S., LANG F., Fisiopatología: texto y atlas. 3ª edición (2010). Editorial Médica Panamericana.

Aldizkariak

Annual Review of Physiology.

Fisiología (revista de la Sociedad Española de Ciencias Fisiológicas).

Elhuyar Fundazioak argitaratzen duen zientzia-aldizkaria.

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • CASIS SAENZ, OSCAR
  • ECHEVARRIA ORELLA, ENRIQUE
  • GALLEGO MUÑOZ, MONICA

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

10:00-11:00

10:00-11:00

10:00-11:00

10:00-11:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 1.9 - FARMAZIA FAKULTATEA
  • Gela 1.9 - FARMAZIA FAKULTATEA
  • Gela 1.9 - FARMAZIA FAKULTATEA
  • Gela 1.9 - FARMAZIA FAKULTATEA

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-12

11:00-12:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 1.9 - FARMAZIA FAKULTATEA

01 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
3-3

09:00-13:00

5-5

15:00-19:00

8-8

15:00-19:00

11-11

09:00-13:00

14-14

15:00-19:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • . - FARMAZIA FAKULTATEA
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

11:00-12:00

11:00-12:00

11:00-12:00

11:00-12:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 1.6 - FARMAZIA FAKULTATEA
  • Gela 1.6 - FARMAZIA FAKULTATEA
  • Gela 1.6 - FARMAZIA FAKULTATEA
  • Gela 1.6 - FARMAZIA FAKULTATEA

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
3-13

12:00-13:00

15-15

12:00-13:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 1.6 - FARMAZIA FAKULTATEA
  • Gela 1.6 - FARMAZIA FAKULTATEA

31 Laborategiko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
3-3

15:00-19:00

5-5

15:00-19:00

9-9

15:00-19:00

10-10

15:00-19:00

14-14

15:00-19:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • . - FARMAZIA FAKULTATEA
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA

31 Laborategiko p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
4-4

15:00-19:00

6-6

15:00-19:00

10-10

15:00-19:00

15:00-19:00

13-13

15:00-19:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • . - FARMAZIA FAKULTATEA
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA