XSLaren edukia

Biokimika Medikoa

Ikastegia
Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
Titulazioa
Medikuntzako Gradua (Euskaraz)
Ikasturtea
2020/21
Maila
1
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara
Ingelesa

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala2239
Mintegia926
Gelako p.126
Laborategiko p.2013
Ordenagailuko p.21

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

-Metabolismoari eta beraren erregulazioari buruzko informazioak eta datu adierazgarriak ulertzea, ikastea eta erabili ahal izatea bere espezifikotasun tisularra eta egokitzapenak azaltzeko eta balioztatzeko.

-Lagin biologikoen prestakuntzarako, analisi biokimikoak egiteko eta egoera metabolikoa ebaluatzeko prozedurak ulertu eta horretarako egin beharreko oinarrizko prozedurak modu gidatuan antolatu eta egitea.

Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

I. KAPITULUA. METABOLISMOAREN HASTAPENAK

Bioenergetikaren hastapenak. Mitokondrioko ATP sintesia. Erradikal askeak, oxigenotik eratorritako espezie erreaktiboak (ROS) eta antioxidatzaileak. Xenobiotikoen metabolismoa.

II. KAPITULUA. KARBOHIDRATOEN METABOLISMOA

Glukosaren eta glukogenoaren metabolismoa.

Pirubato deshidrogenasa konplexu multientzimatikoa eta azido trikarboxilikoen zikloa.

III. KAPITULUA. LIPIDOEN METABOLISMOA.

Dietako lipidoen asimilazioa eta metaketa

Lipidoen katabolismoa

Lipidoen biosintesia

Lipoproteinen metabolismoa

IV. KAPITULUA. METABOLISMO ENERGETIKOAREN INTEGRAZIOA

Karbohidratoen, lipidoen eta aminoazidoen metabolismo energetikoaren integrazioa gizakian

V. KAPITULUA. NITROGENODUN KONPOSATUEN METABOLISMOA

Aminoazidoen metabolismoa

Nukleotidoen metabolismoa

VI. KAPITULUA. METABOLISMOAREN AZTERKETARAKO LABORATEGIKO PROZEDURAK

MetodologiaToggle Navigation

Gaiaren garapenean metodologia ezberdinak erabiltzen dira. Eskola magistraletan oinarrizko kontzeptuak lantzen dira. Jarduera mota honetak presentzialtasunak garrantzi haundia dauka metabolismoaren konplexutasunak ulertzeko azalpenak eta baliabideak emango baitira. Jarduera mota honi lotuta ikasle bakoitzak lan autonomoa egin beharko du eskolatako materialarekin eta emandako bibliografiarekin. Gai teoriko hauek ikuspegi praktiko batetik ere landuko dira laborategiko eta ordenagailu praktiken bitartez, jarduera hauekin, aldi berean, helburu operatiboenak landuz. Ikasleen partaidetza eta elkarlana garrantzitsuagoak izango dira ikasgelako jarduera osagarri ezberdinetan. Hauetan ikasleek kontzeptuen aplikazio lanean eta problemen ebazpenean esku hartuko dute Biokimikako gaien eta bestelakoen arteko loturetan ere sakontzeko. Jarduera hauetan helburu garrantzitsua da ere ikasleak gaiaren menperatze mailaz ohartzea beren aurrerapena modu egokian bideratzeko.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

Ohiko deialdian ebaluazio jarraian proposatutako jardueren kalifikazioak kontutan hartuko dira modu haztatuan. Batezbesteko haztatua kalkulatzeko hurrengoak hartu behar dira kontutan:

1. A ataleko lehenengo azterketa dagokion materia landu ondoren (lauhilabete horretako 7. astean) egingo da eta liberatzeko 6,5eko kalifikazioa lortu beharko da. Kalifikazio hau ohiko deialdian batezbestekoa egiteko gordeko da.

2. A ataleko lehenengo azterketa ez liberatzekotan, bigarren azterketarekin batera egingo litzateke ohiko deialdian. Kasu honetan bi azterketatako bakoitzean gutxieneko kalifikazioa 4,5 izango da.

3. A, B eta C ataletako bakoitzean gutxienez kalifikazioa 5ekoa izan behar da 10 gain.

Baldintza hauek ez betetzekotan ohiko deialdiko kalifikazioa gainditu gabeko azterketari edo atalari dagokiona izango da.

Ohiko deialdian ikasleek aukera izango dute gai osoari buruzko azterketa finala egiteko. Modalitate honetan egin beharko diren frogak ebaluaketa jarraieko frogen baliokideak izango dira (Ebaluazio sistemak atalean deskribatutakoak).

Ebaluazio irizpideak eta modalitate ezberdinetan lortu beharreko helburuak ikaslearen gidan zehazten dira.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Ez dago

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Devlin T.M. Bioquímica, 4. Ed., Reverté, 2004.

Nelson D.L., Cox M.M. Principios de Bioquímica de Lehninger, 6. Ed., Omega, 2014.

Mathews C.K, van Holde K.E., Ahern K.G. Bioquímica, 4. Ed, Pearson, 2013.

Berg J.M., Tymoczko J.L., Stryer L.,. Bioquímica, 7. Ed., Reverté, 2013.

Salway J.G. Metabolism at a glance, 3. Ed., Wiley-Blackwell, 2004.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Baynes J.W., Dominiczak M.H. Bioquímica Médica, 3. Ed. Elsevier Mosby, 2011.
Frayn, K.N. Metabolic Regulation: A human perspective, 3. Ed., Wiley-Blackwell, 2010
Garret R.H., Grisham C.M. Biochemistry, Saunders College Publishing, 1999.
Smith C., Marks A.D., Lieberman M. Bioquímica básica de Marks. Un enfoque clínico. 2. Ed., McGraw-Hill Interamericana, 2006.
Wilson K., Walker J. Principles and techniques of practical Biochemistry, 5. Ed., Cambridge Univ. Press, 2000.

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ASPICHUETA CELAA, PATRICIA
  • CHICO CARMONA, YOLANDA
  • FRESNEDO ARANGUREN, MARIA OLATZ

TaldeakToggle Navigation

31A (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala

32A (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala

31-61B (Ingelesa - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala