XSLaren edukia

Balorazio Klinikoa Fisioterapian II

Ikastegia
Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
Titulazioa
Fisioterapiako Gradua
Ikasturtea
2020/21
Maila
2
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala2748
Mintegia510
Gelako p.1821
Laborategiko p.1011

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

Hurrengoak dira ikasketa plangintzan idatzita dauden irakasgaiaren gaitasun espezifikoak:

1. Fisioterapiaren alderditik paziente/erabiltzailearen egoera funtzionala aztertzeko gaitasuna izatea, bere alde fisiko, psikologiko eta sozialak kontutan hartuz.

2. Fisioterapia zein Errehabilitazio Fisikoan erabiltzen diren metodo eta eskuzko prozedurak ezagutu eta erabili, baita ere bere erabilgarritasunaren eta eraginkortasunaren ebaluazio zientifikoa.

3. Fisioterapiako interbentzio plangintza diseinatu egokitze, baliotasun eta eraginkortasun irizpideei jarraituz.

4. Fisioterapia interbentzio plana egin, zuzendu eta koordinatu, berezko tresna terapeutikoak erabiliz eta erabiltzailearen banakortasunari arreta ipiniz.

5. Tratamenduarekin lortutako emaitzen bilakaera ebaluatu aurretik zehaztutako helburukiko.

6. Behin zehaztutako helburuak lortuta, fisioterapia-arduretako alta txostena egitea.



Ikasketa-helburuak hurrengoak dira:

1. Aparatu lokomotorraren balioespen bat egitea: pelbisa, aldaka, belauna, sorbalda, ukondoa, eta abar

2. Balioespen neurologikoa egitea

3. Martxaren balioespen bat egitea.

4. Kardiobaskularreko eta arnas balioespena egitea.

5. Garapenaren balioespen bat, ezgaitasuna eta mendekotasuna egitea.

Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

Eduki teorikoak laburbilduta:

1. Arnas-aparatuaren ebaluaspena: Aireztapen mekanika; Bolumen eta eduki funtzionalak; Biriki-funtzio ebaluaspena; Disnea, eztul, karkaxa, arnas-soinuen ebaluaspena; Arnas muskulaturaren ebaluaspena.

2. Aparatu kardiobaskularraren ebaluaspena:Arterial-presioa; Bihotz-maiztasuna; Edemaren ebaluazpena; Mailakako esfortzu probak; Funtzio eta bizi kalitatearen ebaluaspen test-ak.

3. Sistema neurologikoa: Ebaluaspen oinarriak; NSP-aren ebaluaspena; ZNS-aren ebaluaspena; Martxa ebaluaspena; Funtzio eta bizi kalitatearen ebaluaspen test-ak.

4. Martxaren ebaluaspena: kontrol motorraren oinarriak; martxaren ebaluaspen bisuala; jarrera eta orekaren ebaluaspena.

5. Aparatu lokomotorraren ebaluaspena: Ebaluaspen oinarriak; Elektromiografia; Goiko adarraren ebaluaspena; Beheko adarraren ebaluaspena; Bizkarrezurraren ebaluaspena.



Eduki praktikoak laburbilduta:

1. Arnas-aparatuaren ebaluaspena: arnas aparatuaren estatika eta dinamikaren ebaluaspena; arnasketa patroi desberdinak; auskutazioa; espirometria; 6MWT.

2. Aparatu kardiobaskularraren ebaluaspena: maiztasun kardiakoa; presio arteriala; arazo baskularrak antzemateko maniobrak; pultsu arterialen ebaluaspena; edemen neurketa.

3. Martxaren ebaluaspena: martxaren ebaluaspena biomekanika laborategian; 10 metroko test-a.

4. Balioespen neurologikoa: ASIA eskala; Fughl-Meyer; PSPRS; Haizea; Romberg test-a.





MetodologiaToggle Navigation

Irakas metodologia desberdinak erabiliko dira:

Klase magistrala: materiaren kontzeptu-edukiak adieraziko dira, ebaluazio funtzional metodo desberdinak ulertzeko beharrezkoak diren oinarri fisiologiko espezifikoak.

Mintegiak: ikasleek garatutako lan aurkezpenak edota kasu klinikoen aztertzea. Ikasleen eta irakasleen arteko eztabaida baimenduko du.

Ikasgela-praktikak: klase magistraletan emandako eduki praktikoaren osaketa garatuko da. Hurrengo aparatu eta sistemen ebaluaspen kliniko eta funtzionala irakatziko da: arnas-aparatua, kardiobaskularra, linfatikoa, nerbiosoa (funtzio sensitibo zein motrizari dagokiona) eta muskulueskeletikoa. Patologia desberdinei egokitzen zaien eskala kliniko orokorreko zein espezifikoen erabilera erakutziko da.

Laborategi-praktikak: 3-Dko mugimenduaren ebaluaspen sistemaren, elektromiografiaren aktibitatearen sistemen eta arnas aparatuaren funtzio sistemen erabileraren erakustaldiak antolatuko dira.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

Nota finala 3 atalez osatzen da. Ezinbestekoa da atal bakoitza gainditzea irakasgaia gainditzeko:

1. Amaierako banakako azterketa teorikoa: nota finalaren %50. Azterketa test-galderez, galdera laburrez eta erlazionatzekotaz osatuta egongo da.

2. Amaierako banakako azterketa praktikoa: nota finalaren %40. Azterketak bi atal ditu: idatzizko zein praktika azterketa.

3. Zeharkako ebaluaspena: nota finalaren %10. Parte-hartze aktiboa, taldean egindako lan eta aurkezpenak, ekimena, laborategietako materialaren zaintza eta jarrera hartuko dira kontutan.



Amaierako azterketara uko egiteko nahiko da azterketa egunean ez etortzea.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Zinta metrikoa, fonendoskopioa, kalkulagailua, tensiometroa, pulsioximetroa.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Lesmes D. Evaluación clínico funcional del movimiento corporal humano. Ed. Médica Panamericana. 2007.

Goodman CC. Patología médica para fisioterapeutas. Ed. Mc-Graw-Hill-Interamericana; 2001.

Hoppenfield S. Exploración física de la columna vertebral y las extremidades. Ed. El Manual Moderno, 2000.

De la Cuerda, C., & Vázquez, C. Neurorehabilitación, métodos específicos de valoración y tratamiento. Madrid: Editorial Médica Panamericana; 2012.

Postiaux, G. “Fisioterapia Respiratoria en el niño” McGraw-Hill/Interamericana. Madrid 2000. Adaptado por Jordi Vilaró (Respiratory Research Team-RRT).

E. Farrero, E. Prats y J. Escarrabill. Toma de decisiones en el manejo clínico de los pacientes con esclerosis lateral amiotrófica. Arch Bronconeumol 2003;39(5):226-32.

E. Farrero, E. Prats y J. Escarrabill. Toma de decisiones en el manejo clínico de los pacientes con esclerosis lateral amiotrófica. Arch Bronconeumol 2003;39(5):226-32.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Essentials in cardiopulmonary physical therapy (2011, Ellen Hillegass) Ed. Elsevier
Differential diagnosis for physical therapists (2013, Cavallero and Kelly) Ed. Elsevier
Neurological assesment: a clinician’s guide (2011, Jones) Ed. Elsevier
Orthopedic Physical Assessment (2011, Magee and Sueki) Ed. Elsevier
Clinical case studies in physiotherapy (2009, Guthrie) Ed. Elsevier

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • GALINDEZ IBARBENGOETXEA, XABIER
  • RODRIGUEZ LARRAD, ANA
  • YEREGUI PRIETO, IZASKUN

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

13:00-15:00

Irakasleak

01 Mintegia-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
22-22

15:00-16:00

Irakasleak

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

17:00-18:00

Irakasleak

01 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
18-18

17:00-19:00

Irakasleak

31 Mintegia-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
18-18

15:00-16:00

Irakasleak

31 Mintegia-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
18-18

15:00-16:00

Irakasleak

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

15:00-16:00

Irakasleak

31 Laborategiko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-20

15:00-16:00

Irakasleak

31 Laborategiko p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-20

15:00-17:00

23-23

15:00-17:00

24-24

15:00-16:00

Irakasleak