Aurkezpena

Materia Kondentsatuaren Fisika Sailak oinarrizko ikerketako eta ikerketa aplikatuko jarduerak eta prestakuntza-jarduerak egiten ditu Materia Kondentsatuaren Fisikaren ezagutza-arloan. Eskarmentu handia du kanpo-agentziek ebaluatutako proiektuen garapenean; enkarguz jasotako lanak egiten ditu, eta proiektuak garatzen ditu, nazioko eta nazioarteko enpresekin, ikerketa-zentroekin eta unibertsitateekin. Gaur egun, Sailak 15 irakasle, 6 ikertzaile kontratatu, Administrazio eta Zerbitzuetako 2 pertsona eta doktorego-tesia lantzen duten 12 ikertzaile ditu. Materialen Zientzia eta Teknologia Doktorego Programan parte hartzen du.

Ikerketa-ildo orokorrak honako hauek dira:

  • Solidoen egitura-analisia eta propietate termikoak, elastikoak eta optikoak.
  • Kristal likidoen propietate optikoak.
  • Metalurgia fisikoa.
  • Ab initio kalkuluak Materia Kondentsatuan.
  • Materia Kondentsatuaren Teoria.