XSLaren edukia

Antropologia eta Gizarte Langintza

Ikastegia
Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea. Arabako Atala
Titulazioa
Gizarte Langintzako Gradua
Ikasturtea
2020/21
Maila
1
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4567.5
Gelako p.1522.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

GAITASUN OROKORRAK:

G.O.1. Pertsona, familiak, taldeak, erakundeak eta komunitateen sorkuntza eta garapen prozesuak aztertzea

G.O.2. Norbanakook testuinguru kulturalean duten jarrera baldintzatzen dituzten oinarrizko prozesu eta elementuak ulertzea.

G.O.3. Norbere burua ezagutzeko gaitasuna garatzea etorkizuneko praktika profesionala etikoa eta ez etnozentrista izan dadin

G.O.4. Jarrera, estereotipo eta aurreiritzi sozialen sorkuntza mekanismoak eta aldaketak antzeman bazterketa egoera arriskuan bizi diren gizataldeen behar sozialen prebentzio eta diagnostikoetan aplikatzeko.

G.O.5. Talde nortasunen formakuntza prozesu subjetiboen izaera kulturalaz haunartu.





IKASTEAREN EMAITZAK:

G.Z.1.- Gizarte Langintza ikuspuntu zabal eta holistiko batean onartzeko gauza izatea. Horretarako, gertakari sozialen jatorrian edo/eta garapenean zerikusia duten aldagaien konplexutasunak kontuan hartu behar dira.

G.Z.2.- Antropologian sortutako teoriara eta ezaguera etnografikoetara gerturatzea, gizarte-mailaketa eta desberdintasuna aztertzeko.

G.Z.3.- Aztertuko diren gizarte-errealitatea eta -arazoak ikuspuntu kritiko batetik garatzea ahalbidetuko dituzten ezaguera eta lan-tresna kontzeptualak eskuratzea, non pertsona eta eragile inplikatuen definizioei eta arrazoiei leku nabaria emango zaien.

G.Z.4.- Kulturaren izaera dinamikoa eta dimentsio sinbolikoa ulertzea eta haiei buruz hausnarketa egitea, kontuan hartuta beren leku- eta denbora-aldakortasunak, eta egungo gizarte kulturanitzak aztertzerakoan dituzten eraginak.

G.Z.5.- Genero-sistemen ekoizpenean eta erreprodukzioan parte-hartzen duten faktoreak ulertzea, bai eta hainbat fenomeno sozial eta kulturaletan antropologia feministak egindako ekarpenak ulertzea ere.

G.Z.6.- Antropologia sozialaren metodologia eta ikerketa-teknika erabilienak ezagutzea eta praktikara eramatea, arazo edota egoera sozialeko analisian, diagnostiko sozialak osatzerakoan, eta pertsona, talde edota kolektiboekin egin beharreko lana planifikatzerakoan.



Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

1. Antropologia Kulturalaren sarrera. Antropologiaren ekarpena gizarte langintzara



2. Antropologiaren kontzeptu funtzeskoenak:kultura eta kultur aniztasuna, gizartea kultur erlatibismoa, etnozentrismoa, holismoa, arrazakeria.



3. Antropologiaren Historia:egile, eztabaida eta teoria nagusiak



4. Estratifikazioa eta desberdintasun soziala: bazterketa soziala eta kulturalaren interpretazio antropologikoa



5. Genero-sistema teoría eta eztabaida feminista gizarte gertakarietan aplikatuta



6. Sinbolo sistemak



7. Ondorioak: Antropologiaren ekarpenak gizarte langintzara

MetodologiaToggle Navigation

Ikasgaia klase magistralez eta praktikoen bidez garatuko da.

Klase magistraletan irakasleak gaitegiaren edukien inguruko azalpenak emango ditu. Azalpenak irudikatzeko behar diren ikusentzunezko euskarriak erabiliko ditu. Horretaz gain, landutako ezagutza teoriko hori barneratzeko ikaslegoak zenbait ariketa egingo ditu ikasgelan nahiz ikasgelatik kanpo.



Klase praktikoetan bereziki sintesi gaitasuna eta talde lana landuko dira. Testuak sistematikoki lantzen ikasiko da eta baita ere zenbait irakurketetatik oinarrizko edukiak publikoaren aurrean aurkezteko baliabideak.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

Ebaluazio jarraian partehartzeko, klasera etortzea derrigorrezkoa da.



- Azken froga: Azken notaren %60 balioko du

- Taldeka nahiz banaka egindako lanak : Azken notaren %20 balioko du

- Talde aurkezpenak: azken notaren %20a balioko du.



Gelako lanen notak kontutan izateko (4 puntuak) derrigorrezkoa da azken proba idatzia gainditzea (gutxienez 3 puntu lortzea).



Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioaren parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari, horretarako, 9 asteko epea izango du lauhilabeteko irakasgaien kasuan edo 18 astekoa urteko irakasgienean, ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoarekin bat lauhilekoa edo ikasturtea hasten denetik kontatzen hasita. Iraskuntza gidan epe handiagoa ager daiteke. (BOPV, 2017ko martxoaren 13koa, 8.3. art)





Etengabeko ebaluazioaren kasuan, deialdiari uko egiteko ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete bat lehenago egin beharko dute eskaria. Eskeri hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari (Idem: 12.2 art.)



Azken ebaluazioaren kasuan, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea (BOPV, 2017ko martxoaren 13koa, 12.3. art.)



Ebaluazio proba batean kopiatu egin dela egiaztatuz gero, tartean sartuta dauden ikasle guztiei «suspentso» kalifikazioa jarriko zaie, bakoitzaren erantzukizuna gorabehera. Pertsona bat kopiatzen ari dela proban bertan egiaztatuz gero, momentuan bertan proba egiteari uzteko agindu ahal izango zaio (11.3. art.).



Ebaluazio proba batean kopiatu egin dela egiaztatuz gero, tartean sartuta dauden ikasle guztiei «suspentso» kalifikazioa jarriko zaie, bakoitzaren erantzukizuna gorabehera. Pertsona bat kopiatzen ari dela proban bertan egiaztatuz gero, momentuan bertan proba egiteari uzteko agindu ahal izango zaio (11.3. art.).



COVID-19a dela eta, egoerak hala eskatuko balu, ebaluazio sistema eraldatua izan daiteke eta ebaluazio sistema ez presentzialean bihurtu. Hala gertatu ezkero, ikasgaian egin beharreko egokitzapenak egingo dira ikaslegoaren ebaluazioa jarraian izaten jarraitzeko eta espreski azken azterketa teoriko-praktikoari begira EGELAk eskeintzen dituen baliabideak erabiliko dira. Berdina gertatuko da azken ebaluazioa eskatzen duen ikaslegoarekin.



Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

- Lehenengo sei gaien inguruko ikasgaiko apunteak (PDFan e-gelan)
- Gai bakoitzaren power point aurkezpenak (PDFn e-gelan)
- Testu antropologikoa lantzeko gida (PDFn e-gelan)
- Lantaldea egiteko irizpideak (Power Pointean e-gelan)


BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

- Bohannan, Laura (2010). “Shakespeare en la selva”. In: Velasco, H.; Cruces, F.; Díaz de Rada, A. Lecturas de antropología social y cultural. UNED: Madrid. (53-66)

- Esteban, Mari Luz (2009) “Feminismoa teoria eta praktika bezala. Generoaren kontzeptua”, Edurne Aranguren y Gotzon Villaño (Koord.) Gizarte Langintzako II Jardunaldia, Vitoria-Gasteiz, UPV-EHU.

- Fernandez de Larrinoa, Kepa. (2009): “Alteritatea” In: Ikergaiak eta adierazpenak antropologia soziokulturalean, Donostia: Utriusque, (19-26)

- Gallego Ranedo, Carmen (1994) “Diversidad y multiculturalismo. Reflexiones desde la Antropología”, Acciones e investigaciones sociales, nº 2, 195-205

- Harris, Marvin (1996). Kulturaren enigmak: behiak, zerriak, gerrak eta sorginak. Gaiak: Donostia

- Juliano, Dolores. (2002). “Los desafíos de la migración. Antropología, educación e interculturalidad”. Anuario de psicología Vol. 33, nº 4 (487-498)

- Kottak, Conrad Phillip. (2007). “Capítulo 1. La Antropología y sus aplicaciones”. En Kottak, C.P. Introducción a la Antropología Cultural. McGrawHill: Madrid. (1-10).

- Lizcano, E. (1995): “Para una crítica de la sociología de la pobreza” In: VV.AA. Archipiélago. Cuadernos de crítica de la cultura, 21 zb.. Barcelona: Board

- Malinowski, Bronislav [2011 (1944)] "Zer da kultura?", Kulturaren teoria zientifiko bat eta beste saiakera batzuk. Gaiak: Donostia (43-49)

- Odile Geraud, Marie (Coord.) (2011). Etnologiaren nozio giltzarriak. EHU; Bilbo

























Gehiago sakontzeko bibliografia

-Apaolaza, Jose Miguel; Hernandez, Jone Miren eta Perez, Pio, (2014): Antropologiako hiztegia, Donostia: EHU.
- Bartoli, Laura. Antropología Aplicada. Historia y perspectivas desde América Latina. Editorial Abya-Yala: Quito, 2002.
- Castel, Robert. ¿De la exclusión como estado a la vulnerabilidad como proceso¿ In: VV.AA. Archipiélago: cuadernos de crítica de la cultura Nº 21. Board; Barcelona, 1995
- Denueve, S.; Reeves, Ch. ¿El modelo norteamericano. Reflexiones sobre los mecanismos de control social¿ In: VV.AA. Archipiélago: cuadernos de crítica de la cultura Nº 21. Board; Barcelona, 1995.
- De la Cruz, Isabel. (Coord.). (2002). Introducción a la antropología para la intervención social. Universidad de Valencia: Valencia.
- Fernandez, T.; Aleman,C. (coord.). La Antropología In: Introducción al Trabajo Social. Alianza; Madrid, 2003 (pags. 211-215)
- Gallego Ranedo, Carmen. ¿Antropología Aplicada y Trabajo Social¿ In: Acciones e Investigaciones Sociales (pags. 5-22).
- Garcia Molina, Jose (2013) “Exclusión social: una categoría hegemónica” En Jose Garcia Molina (Coord.) Exclusiones. Discursos, políticas, profesiones. Barcelona: Editorial UOC, pp.45-50
- Gonzalez de Garai, I.; Gaztañaga, A. ; Iriondo, R. (1999). Klaseak, erlijioa, generoa eta adina gizarte ezberdinetan. Gaiak: Donostia
- Kottak, K.P. Antropología cultural. McGraw-Hill; Madrid, 2002
- Prat y Martinez (eds.) Ensayos de antropología cultura. Ariel; Barcelona, 1996
- Zulaika, Joseba. (2012) Tradizioak. Etxepare Euskal Institutua: Donostia.

Aldizkariak

- Revista de Antropología Social
- Gazeta de Antropología
- Ankulegi
- Zainak

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • BULLEN , MARGARET LOUISE
  • GONZALEZ ABRISQUETA, OLATZ
  • PEREZ ALDASORO, PIO

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

12:30-13:30

09:00-11:00

Ikasgela(k)

  • eAULA Nº 5 - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA ERAIKINA-ARABA
  • eAULA Nº 5 - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA ERAIKINA-ARABA

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

11:30-12:30

Ikasgela(k)

  • eAULA Nº 5 - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA ERAIKINA-ARABA

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

11:15-12:15

12:00-14:00

Ikasgela(k)

  • 3. GELA - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA ERAIKINA-ARABA
  • 3. GELA - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA ERAIKINA-ARABA

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

12:15-13:15

Ikasgela(k)

  • 3. GELA - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA ERAIKINA-ARABA

31 Gelako p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

13:15-14:15

Ikasgela(k)

  • 3. GELA - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA ERAIKINA-ARABA